sábado, 10 de enero de 2009

02c) Egitura montatu-I

2009/01/10
Perfilak montatzeko unea iritsi da. Hiru haga luze sartuko ditut brankatik txopara, bi goitik eta bestea behetik, gilaren ondotik.

Hagatxo luzeak sartzeko zuloak prestatu behar ditut. Idea batzuk ari naiz baloratzen:

----> puntu egokia erabaki behar dut zuloa egiteko xafla bakoitzean, muturrean ala barruraxeago.
----> Ia- ia ziur nago hariak pasako ditudala azala osatzeko, baina gilako hagatxoa non komeni da jartzea, airean ala ahalik eta behen, fibrarekin eta poliesterrekin bat eginda?
---->Hagatxoen luzera 2,10m da eta 14 mmko diametrokoak hartu ditut... Beraz elkartu behar ditut 4,45 m edo lortzeko. Lotura hau erreza da eta sendoa, eraztun batez bilduta badoa, baina frogatu behar dut


Anguloa emateko molde bat prestatu dut, eta zerroteaz ebaki dut



Ondo, baina moldeak ez du eutsi, apurtu da. Zerraz egin beharko ditut...



Markatu...Egin...

...eta motza gelditu da. Zergatik?Nola markatu behar dira?

---x---

Beste aldetik, perfilak ongi gelditu dira. Txukun-txukun metatuz gilaren forma irudikatzen dute. Nola moldatuko da itsasoan? Lehenagoko galdera: itsasora iritsiko al da?


-------------x-------------

2009/01/13
Hagatxoak pasatzeko zuloak prestatzen hasi naiz, 15 mmtakoak, egurra errez sartzeko. Molde bat prestatu dut neurri berdinak egiteko pieza guzietan, eta distantzia aukeratu dut: gila aldean sartuagoa goikaldeetan baino.

Lehenengo hirurak egin ondoren montatu dut, itxura hartzeko:



Oso ongi dago, ezta?

Eta beste bi irudi hauek ere bitxiak dira, "montatuta" eta "desmontatuta":



---x---

Arazo bat: Lehenengo xaflak zulatzean konturatu naiz taladro hutsa ez dela egokia, asko mugitzen zaidalako eta zuloak ezin ditudalako leku berean egin. Euskarri bat behar dudala iruditzen zait, zuloak hobeto eta errezago egiteko. Holako euskarri bertikal bat 55€-tan ikusi dut eskeintza batean eta erostea erabaki dut, hauez gain, hariak pasatzeko zulo txiki asko egin behar baititut, eta errentabilizatuko dudala pentsatu dut.


Zuloak egiteko garaian ikusi dut hobe dela bi aldiz hastea zulatzen, bi aurpegietan, dena batean egitea baino. Batera eginez gero, brokak apurtzen du irteera-aldea eta ez da txukuna gelditzen:



---x---

2009/01/17

Zulo guziak bukatu ondoren perfil gehiago montatu ditut. Oso ongi gelditzen dira, eta oso arina da egitura. Pozik nago.



Hurrengo lanak:
  • zulo txiki guziak egin ---> 2 mm-tako broka erabiliko dut, 2.5 cmko tarteak utziz
  • hagatxoak elkartzeko loturak prestatu, eta lotu, 4,5 mtara iristeko
  • Ondoren, bi kaskoen egitura osoak montatu eta kolatu.
  • Ondo pentsatu nola sendotuko ditudan haga handien (bi kaskoen artekoak) euskarriak...

---x---
2009/01/19

Hagatxoen puntak prestatu ditut elkarrekin lotzeko, eta bat utzi dut kolatzen, nola gelditzen den ikusteko





Eta kasko baten zulotxo guziak egin ditut, hatz-beteka. Oso lan luze eta neketsua... espero dut egokia izatea!




1 comentario:

  1. Zerrak jaten duena eman behar diozu: alde bakoitzeko 2 edo 3 mm.
    Ea horrela den.
    Eta zuloak hagaren diametroa baino pixka bat handiagoak egin, errez pasatzeko, batez ere alde kurboetan...

    ResponderEliminar