Perfilak poliki osatzen ditut, banan-banan.... Bitartean burua saltoka dabilkit ideien artean: nola plantatuko ditut zutik perfilak, nola okertuko ditut barilak kaskoaren forma hartzeko, ahulegia izango ote da estruktura? Eta geroko, nola sendotuko dut haga-zuloen ingurua?
Erantzun hauek ari naiz baloratzen:
>> Listoi luzea erosiko dut eta mahaian josi. Perfilei egiten badiet listoia sartzeko gune egokia, marraren ondotik, listoia erreferentzi zuzena izango da eta gainera alboko mogimenduak ekidingo ditu.
>> barilak buztiko ditut okerguneetan eta dekapadoreaz saiatuko naiz berotzen ea horrela okertzen diren errez. Hala esan didate egiteko egurra okertzeko.
>> egitura erreforzatzeko beste izkin bat jartzea erabaki dut. Horrek lan gehiago eskatzen du, baina askoz sendoagoa geratuko zaiadala iruditzen zait.
Idea bat >>> Zuloen ingurukoa honela moldatuko dut, beste zerbait hobea ez badut ikusten, behintzat.
>> bi xafla jarriko ditut perfilen artean, eskubi eta ezker aldean, eta haiei egur zatiak kolatuko dizkiek, errefortzu moduan. Horrek esan nahi du hagen zilindroak egurrezko ontzi moduko gune batean egon behar duela kokatuta... froga batzuk egin behar ditut...
Loturak bukatu... 13, 12, 11...
Ez dira erabat ondo geratu, dezente egon arren. Moldatu beharko ditut zerran ezker-eskubia berdinak izateko. Izkin batzuk ere ez dira igualak...
>>> barilak sartzeko ere ongi etorriko zaizkit bi errefortzuak, izkin bakoitzean.
>> geruza hariaz osatzea gero eta gehiago gustatzen ari zait...
Brankaren forma eta zuloa ere finkatu ditut
eta irudi bitxiak osatu dira...
Perfilen izkinetako hirukiak egiteko pentsatu dut banan banan egin beharrean, hiruki handiak --hexagonoaren herena-- egingo ditudala, denak berdinak, eta kolatu ondoren moztuko ditudala. Horrela zehatzagoak eta errezagoak izango zaizkidalakoan nago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario