Amortiguadoreak gora eta behera egiten zuenean gurpila kanporantz mugitzen zen,
10 bat zm, eta direkzio barrari tira egingo zion, ezinezko moduan...
Arazo
horrekin DonBosco-ko autoen mekanikako irakasle batengana (Joseba) jo
genuen eta ederki azaldu zigun arazoa non zegoen eta nola konpondu:
amortiguadorearen barrak horizontalak jarri behar dira, gorako eta beherako
mogimenduetan gurpilaren alboko desplazamendurik ez izateko. Bide batez
direkzioaren adibide onak erakutsi zigun.
Beraz, egoera honetatik...
...
egoera honetara pasa gara, goiko ardatza gorago eramanda, tutu gehiago
erantsita. Baina erortzen zen eta azpian tope bat jarri behar izan
diogu...
Honela ikusten da orain behetik ikusita
Bieletak Akermanen angeluan jartzen
Kablearen irteerak lagundu behar dira...
...pieza txikiak soldatuta, kablea bideratzeko eta topea jartzeko
Horrela ondo doala uste dugu eta gurpilekin eta motorekin frogak egin arte uzten dugu.