viernes, 26 de diciembre de 2008

02) zuhakerrak -->02a) plantilak

Kartoiak marraztu, moztu eta egurretara pasa ditut. Kontratxapeatu "iragaztezina" erabili dut nahiz dezente garestiago izan, tratamendu hidrofugo batekin babestuta dagoelakoan, almazenean esaten zuten moduan. Noizbait buztitzen bada, hau da, kaskoetan ura sartzen bada, gehiegi ez puztutzeko, lehortzea zaila izango baita...







Mozteko garaian bi xafla jarri ditut, horrela bi kaskoen zuhakerrak batera eta berdinak egingo ditut.


Mozketaren bitartean irudi politak azaldu dira


jueves, 11 de diciembre de 2008

01) Hasiera: lokala, asmoa eta perfilak


Aspaldian nerabilen ideia bati ekin diot, azkenean. Hemen saiatuko naiz iruditan kontatzen nola doan prozesua. Katamaran txiki bat egin nahi dut, errez jasotzen eta garraiatzen dena, hain zuzen, eta duela urte batzuk egurrez eginda nuen eredua jarraituko dut. >> http://anjel.jimenez.googlepages.com/katamarana

Joan den udazkenean suerte handia izan dut, lagun batzuk lokal bat, erabiltzen ez duten bajera bat, utzi baitidate. Horri esker ausartu naiz eta dagoenekoz lanean hasi naiz.







Hasierako lanak
: kaskoen perfilak prestatu
Maketa zerratuko dut eta pieza bakoitza fotografiatuko dut. Argazkiak handitu eta kartoiezko plantilak egingo ditut.
Egurretara pasatzeko 3 zatitan moztuko ditut perfilak, izkinak indartu, kolatu eta zulatu largeroak pasatzeko. Hori egin ondoren, hagak eta mastak eusteko zuloak nola egin pentsatuko dut, eta kaskoak poliesterrez eta beira-zuntzaz forratzeko prestatuko naiz.





---x---

Kalkuluak




Perfilak: neurrien arabera, maketa baino 8 aldiz handiago egingo dudala erabaki dut. Horrela 4,5 metro eslora izango du, kotxe baten gainean eramateko egokia (...eta bizikletaren atoian, hortxe-hortxe...!) eta flotabilitate handia ematen du. Kasko bat 20 xerratan egin dut, handitutakoan elkarren artean 22 cm gelditzeko moduan.




Zeharkako ebaketen argazkiak atera ditut, distantzia eta ardatz berbera mantenduz...

... eta ampliatu ditut neurri egokira, kartoiezko xaflatan






























36cm izango du errun zabalenean, eta puntala, berriz, 50 cmkoa izan behar zen, baina proiektorearen anguloarengatik pizka bat luzeago atera zait, 52 cm. Horrela utzi dut.


Kaskoaren bolumena neurtua nuen: 1175cm3 eman zidan. Horrek bider 8 hiru aldiz bolumen erreala ematen du: 600 litro inguru. Beraz, bi kaskoen artean flotabilitate handia dute, nahiz ontziak 150kg pisatu (hori baino gutxiago espero dut, 100 kgtik behera) eta bi pertsona heldu joan.





Bitartean mahai luze bat prestatu dut lokalean, ia ia 5 m-ko tartea zegoen gune batean. Hormari eta zutabeari helduta, sendo gelditu da.






























Honez gero hastear nago...




---> eta ideak, iradokizunak, laguntzak, komentarioak... dena ongi etorria izango da, irudimenetik errealitaterako pasabidea eten gabe asmatu egin behar delako...