domingo, 19 de abril de 2009

03-b) poliesterra-V

Beste froga bat prestatu dut, poliestirenozko aparrez kontramolde modukoa sortzeko ahaleginetan. Gunerik zailenak erreproduzitu ditut, gero izango dena antzemateko:







---x---
Arazo batzuk eman ditu, batez ere barruruntz gehiegi puztu egin delako eta hariak eta plastikoa barrurutz bultza dituelako. Gainera barrualdeak ez dira ongi lehortu, kanpoko aldeak eta plastikoak ez zietelako uzten. Ideia ona da baina material ez da egokia. Behar bada papera edo igeltxoa erabiliko dut, Antxonek esaten zuen moduan...




Hala ere zuntza eta erretxina emango diot, zurruntasuna nabaritzeko...

---x---

Bestalde, masten zotoinak prestatu ditut



... eta pieza zabalak lotzeko pinzak "asmatu" ditut: ongi eusten dute!!


lunes, 6 de abril de 2009

03-a) hagen euskarria V eta ideia batzuk


Jarraitzen dut lanean, errefortzuen inguruan. Bastidoreen hagak eusteko zilindroak prestatu behar ditut zuloetan sartzeko. PVC-zko tuberia erabiliko dut moldetzat.

Bitartean geruzarekin ari naiz bueltaka, pentsatzen, ez baitut oraindik garbi ikusten nola jarri, ondo geldituko bada.
Jarraituko dudan prozesua, gaur egun honela imaginatzen dut:
  1. baieztatu bi kaskoetako zuloak parez-parez daudela
  2. finkatu errefortzuzko xaflak
  3. ertzak egin:>>hariak pasa 12-15 cmtako altuera bateraino, plastikoa jarri, zuntza eta poliesterra eman barrutik eta errefortzuak ere sendotu.
  4. kanpokaldeak egin, maila hartaraino
  5. geruzak zulatu, sartu zilindroak eta sendotu dena. Hagak finkatzeko pasadoreak prestatu, kokatu eta sendotu
  6. buelta eman kaskoari eta kila egin
  7. jarri masten oinarriak eta sendotu
  8. alboak bukatu
---x---

Egun hauetan lagun batzuk etorri zaizkit bisitara eta hainbat ideia eman didate. Joan dadila beraientzat ene esker ona.
  • Jokinek azpimarratu zidan planoak triangulatzearen komenientzia, egitura zurruntzeko, batez ere plano horizontalak. Eta belaren neurria 4'20koa izatea, kaskoetan sartzeko lain, luzapenik gabe, ez flexatzeko puntu haietan. >>Elektrizitaterako tutu beltza, makarroia, erabili dezaket tiranteak egiteko, indar-lerroak puntu batetik bestera pasatzeko.
  • Idoiak mastan sortzen diren indarrak marraztu zituen eta errefortzuak nola jarri erakutsi zidan. Agian tenkatu beharko ditut mastak.
  • Endikak polinesiako katamaranak gogoratu zituen, mastak bertikalak zeramazkitela, eta bikiak!!


  • Carlosen anaiak, Antxonek, argitu zidan kontramoldea egiteko igeltsoa erabili nezakeela, plastikoaren gainetik jarrita. Hartara lehenengo geruza barrutik emateko oinarri sendoa izango nuen >> eta ... poliuretanozko aparra erabiltzea bururatu zitzaigun, igeltsoaren ordez!! Esprai-tubo bat erosi dut, froga bat egiteko.


Juan Carlosek esan dit horrela -orain dudan asmoaren hildotik-, kaskoak pisu handia hartuko duela eta hobe "pvc-zko nukleoa" erabiltzea, arina eta azala osoa berdintzeko modukoa delako. Gainera egitura zurrunduko luke, eskas xamarra ere ikusi baitu alde horretatik. Iruditzan zaio bihurritzeko joera izango lukeela, txarrenean. Bestalde, asimetriarena ez zaio egokia iruditu... biradan laguntzekotan agian aldrebes! Bere ustez kaskoa dena batera egin beharko nukeela, kanpotik eta barrutik, eta egin eta gero barruko egiturak sendotu, ahal moduan. Barruko egitura sendotzeko berak proposatzen zidan zilindroen paraleloan trabeskako errefortzuak jartzea, eta gainetik xafla orokor bat, den-dena (ezker-eskubi) hartzeko. Gainera, luzeran jarri dudan hagatxo horrek traba handia egingo didala zuntza jartzean. Hobe dela saihets bakoitza lotzea mahaira edo listoi txikiei, bakoitzak berea.

  • Josek esan zidan akazia ez zela egokia hagak egiteko, astuna eta gogorra delako; lizarra berriz, ongi. Hagen arteko listak kontratxapeatua erabiltzeko, sendoa da eta lodiera berean beste edozein egur moeta baino egokiago, malgutasunaz eta trinkotasunaz. >> hemen ere frogak egin behar ditut.
  • Resinas Castro enpresak asko lagundu dit telefonoz eta emailez. Material asko dute eta denda birtuala. Prezioak azteertu behar ditut.
  • Bestaldetik, kaskoen formarekin ere ez zegoen oso ados Juan Carlos: "Barrukaldeak borobilagoak kanpokaldeak baino? Ondo ibiltzeko hobe zuzena eta simetrikoa izatea..." Forma horrek biradan lagunduko duelakoan egin dudala eta, zalantza gelditu zait: Kaskoak du alde bat zuzenagoa bestea baino, baina zein izango da egokiena kanpoan jartzeko, zuzena ala borobilagoa? Hasieratik pentsatuta nuen alde zuzenak jarri behar nituela kanpoaldeetan, baina masta bertikal aterako balitz, edo kubiertan bertan finkatuko balitz, bi aldetara eraman ahal izango nuke eta bi moduak frogatu!!

  • Idoiak planteatzen zuen mastarentzako ezinbesteko errefortzuak (kablea+egurra) jarrita, agian egin daiteke . Aztertzeko dago. Iritziak hemen ere ongi etorriak izango dira.