martes, 16 de abril de 2024

Ibili da!!

 Gaur jarri dugu martxan! Davidek lortu du. Eskerrik asko!! 

Aurreko gurpilei lotu diegu plaka-ama eta bateria. Beste plaka lortu ondoren atzeko gurpilak batuko ditugu.  Arazoak eman ditu zer ote zen asmatu arte: bateriak indar gutxi ematen zuela, gurpil bat ez zebilela... Azkenean lortu dugu: Motor baten bi kable lekuz aldatuta zeuden, instrukzioetan gaizki jarrita!!

Orain frogatan hasiko gara nola mugitzen den ikusteko eta programan neurri egokiak finkatzeko...

Beste aldetik joystick bat deskargatu dugu internetetik, pieza guztiak inprimatzeko prest, Michael Rechtin-i eskerrak emanez, marrazki eskuragarria jarri baitu creative commons moduan!!

Eta inprimatu ditugu. Laster muntatuko dugu.





miércoles, 10 de abril de 2024

Gurpilak jarrita

 

Gaur gurpilen muntaketa bukatu eta txasisean jarri ditugu, eta oso itxura ona du. Motelgailuak eskas xamarrak gelditzen dira, behar bada, baina orain mugimenduekin hasiko gara... Geroxeago izango dugu berriro hartzeko aukera..







 Hau da egiten duen gehieneko biraketa. Ikusiko dugu lurrean nola ibiltzen den...