sábado, 10 de enero de 2009

02b) perfilak-III



Hasi baino lehen saiatu naiz kasko osoa osatzen, itxura ikusteko, eta ongi xamar dagoela iruditu zait. Hala ere punta batzuk ez datoz harira eta erdiko marra ere zenbait xaflatan ez dator bat besteekin. Arazo bat da, barkuaren forma finkatuko badut. Errepaso egin behar dut, binaka, ondo berdintzeko.















































---+---

Ondo kolatu ondoren, hurrengo egunean, puntak muxarratu ditut eta binaka erakatu, txuntzeko eta neurri berdinean jartzeko.
Lan delikatua da, kontuz egitekoa, behatzak oso gertu baitaude. Poliki eta tentuz.








---+---

Azkenean amaitu dut... Ordu asko sartu ditut. Gero egingo ditut kontuak... bai diruarena, baita denborarena ere.
Uste dut ongi gelditu dela, eta oso arina! Espero nuena baino lirainagoa da. Pisatu behar dut ezagutzeko, baina lau kilotik gora ez dira egongo bi aldetako zuaker (saihets) guztiak.


2 comentarios:

  1. Udan eramango gaituzu uhartera ezta?
    jajaja
    animo anjer!!!




    -El enbaucador

    ResponderEliminar
  2. Bukatzen badut, uhartean denak probatzeko aukera izango dugula hitzematen dizut, baina uharteraino joateko bakoitzak bere modua bilatu behar, e?

    ResponderEliminar