martes, 31 de marzo de 2009

03-a) hagen euskarria IV

Egun hauetan lekuak eta angeluak ari naiz pentsatzen, non kokatu masten euskarriak, nola sendotu...

---x---

Honez gero bozetoak aurreratu ditut, eta bastidorearen hagen errefortzuak ipintzen hasia naiz...


Mastentzako oinarria, indarrak eta errefortzuen ideia:



Mastentzako oinarria marrazten ari nintzela irudi hau sortu da:



... eta hipotesi hau otu zait >> katamaranean helize bati lotuta errota bat ipiniz gero, alboko eta atzeko haizekin errez aurreratuko zuen, baita aurrez aurreko haizearekin? Nik uste dut baietz, belauntziek baino bolina-angelu handiagorekin, behintzat!

sábado, 28 de marzo de 2009

03-a+b) poliesterra IV eta hagak III

b) Poliesterra: Erretxinazko eta zuntzazko bigarren geruza eman diot eta ez zait ondo geratu, anpuluak atera baitira. Ahaleginak egingo ditut hurrengoak errodiloz egiten, ea horrela gehiago zapaltzen diren, baina uste dut lija dezente erabili beharko dudala.

Gainera, azpikaldetik bigundu omen da eta zeozer hondoratu da!!


---x---

Pisuan egiturak 9,5 kg eman ditu, beraz kasko bakoitzak 5en inguruan. Poliesterrak eta zuntzak beste 21 kg jarriko dizkiote. Ea errefortzuak eta guzti 35kg-tan gelditzen den!





---x---

a) Hagen errefortzuak erabaki ditut (ideia zaharraren hildotik) eta hasi naiz egiten:








---x---

Mastak, berriz, oraintxe hasi naiz planoan kokatzen, eta horrek kaskoen arteko distantzia erabakitzeko beharean jarri nau. 1,60 cm-tara jartzea (kilen artekoa, hain zuzen) polita iruditu zait eta angelua egokia ere bai.



miércoles, 18 de marzo de 2009

03-b) poliesterra eta zuntza III

Beste froga bat egin dut: harien gainetik film plastikoa jarri dut eta barrutik eman diot zuntza eta poliesterra. Ongi gelditu da, ez baitu ia okerdurarik!! Bide onean nabilela ematen du.


---x---

Lehortu ondoren, balorazio ona.



...... eta plastikoa oso errez kentzen da!

lunes, 16 de marzo de 2009

03-b) poliesterra eta zuntza II

Erdiko guneetan zati extrak sartu ditut, baina hala ere hondoratuta gelditu dira.


---x---

Ondo lehortu ondoren xafla askatu dut eta pisatzera eraman dut.
Xafla 40 x 50 cmkoa da, hiru geruzaz osatua (gehi erdiko zatiak) eta 600 g eman du. Mehea eta ahul xamarra iruditzen zait. Sendoagoa izan beharko litzateke.



Ertzak ez ditut amaitu, hurrengoekin nola itsasten den aztertzeko...


Xaflako dm2 batek 30 gr pisatzen duenez, kasko osoak, gutxi gora behera 20 kg pisatuko luke. Baina errefortzuen pisua, hagen euskarriena eta egitura berarena ere (oraindik ez dut neurtu!!) gehitu behar dira. Ea 30-35kgtan lortzen dudan kasko osoaren pisua.
Nere ustez beste bi geruza jarri ahal izango dut, 25kg-raino iritsi arte.

sábado, 14 de marzo de 2009

03-a) masten eta ezpeleten lotura

>> belak bi haga luze eramango ditu, bata mastaren ordez, bestea ezpeletaren lana egiteko. Bi haga hauek muturrean lotuko dira "irikiera aldagarria" duen pieza batean. Hartara belaren azalera aldatu ahal izango dut. Angelu zuzenaraino zabaldu daitekelakoan nago.





























viernes, 13 de marzo de 2009

03-a) Hagen euskarria-II

Ideia hau gustatzen ari zait. Lau puntutan bermatzen da eta indarrak sakabanatzeko aukera ematen duela dirudi.

Beste ideia hau ere hor dabil bueltaka, bere lekua bilatu nahian... Ba ditu bentajak (uretatik urruntzen dela) baina ez zait oso sendoa iruditzen...

Oraingo kontua da non jarri. Erabaki dut (oraingoz) hiru haga jarriko ditudala, ni etzanda egoteko moduan >> zirriborro batean honela irudikatzen dut:

Garbiago ikusteko, katamaranaren marrazki bat egin dut 1:5 eskalan, posizioak, angeluak, tamainak eta itxura antzemateko. Bertan eskala bereko panpin batek ematen du neurria.


Masten lotura altura egokian gelditzen da, lurretik eragiteko

Kaskoen gainetik, berriz, erreza ematen du, buruaren parean.

Ezpeleta (botavara) baju xamar gelditzen da, makurtzeko moduan bira bakoitzean... Ikusiko dugu