miércoles, 29 de diciembre de 2010

Txopak

 Txopetako errefortzuak ari naiz jartzen, eta horrek lemak eta euskarriak zehaztera behartzen nau... Horretan ari naiz egun hauetan.
 
Ertzetako lotura ez da ongi geratzen, zuntzak zabaltzeko joera handia duelako, eta garbitu eta molde moduko zerbait prestatu dut. Horrela behartu egingo dut gogortzen den bitartean eta ongi geldituko dela espero dut
 Zintzilikatzeko modua aldatu dut, frogatzeko... Ea tapa jartzeko ez dudan mahaia zulatu behar

Horrekin batera goiko kruzetak mozten eta jartzen hasi da Carlos, goiko planoaren okerdura edo biraketa ekiditzeko. Laguntza handia izango da, dena bukatzeko

Baina... erabat itxi baino lehen barrukoa babestu beharko genuke, hagak eta gainontzekoak sartzean zuakerrak ez kaltetzeko...

Honela ikusten da txopatik.

sábado, 18 de diciembre de 2010

Kaskoaren pisua

 Goiko moduak ez du pisua ondo ematen, askoz txikoagoa eman du... Tutu urdina jartzerakoan nabaritu da, oso indar gutxi egin behar izan dut tartea sortzeko... Auzoko Jose Luisek, injenieroak, alfa angeluaren kosenoa hartu behar zela kontutan esanda zidan, eta Carlosek ere bai...

Modu horretan 11'5 edo 12 kg markatu du.


Honela berriz, 34 kg.

Hala ere, zalantzan nago..., mahaian jartzeko ezpaita erreza izan..., pisu gehiago uste nuen nik, 50etik gora...  Eman duen pisua, 34kg, baieztatu beharko nuke, oso ona baita... Oraindik 6 bat kilo geratuko litzaizkidake  kasko bakoitzari txopan, tapan eta bukaerako geruzan sartzeko, eta beste 10+10 kg mastak, hagak eta xaflak barruan eramateko. Izan ere, muga 100 kg-tan jarrita nuen, kotxearen gainean eramateko bakak gehienerako markatzen duena, hain zuzen, eta ematen du neurri horretan sartuko dela... "E la nave va..."
 ...............x................
Abenduaren 19an. Berriro egin dut eta emaitza berdinak: 34 behean jarrita eta 11'5 kg, goian.

--------------x----------------

Urtarrilaren hasieran errepasatu ditugu kalkuluak eta doi-doi atera da. Orain arte tutu urdinaren luzera erabiltzen nuen kosinu-alfa kalkulatzeko, 53 zm, alegia. Baina txirrika eta sabaiaren arteko distantzia kendu behar da, triangelua hor bertan sortzen baita. 38 zm gelditzen dira, eta orduan bada zuzena: 
        kaskoaren pisua= goiko baskulako neurria x kosinu-alfa
        kaskoaren pisua= 11.5 edo 12 x (111/38) = 11.5 kg x 2.91 = 33.46 kg
                                                            edo      =  12 kg x 2.91 = 34.92


Beheko baskulako neurria 34 kg izan zen, beraz ongi dago, emaitza berretsia. Orduan, 15 kg-ko tartea daukat oraindik, bi kaskoen artean (gehi barruan sartutako hagak, etab) 100 kg izan arte.





miércoles, 15 de diciembre de 2010

Kaskoaren pisua hartzeko modua prest dago. Masten zorroen errefortzuak bukatuta

Honela jarri ditut txirrikak eta soka. Lagunek ez didate ziur esan kaskoaren pisua hartzeko sistema egokia ote den. Hemengo argazkietan eskailera zintzilikatu dut, froga egiteko modua, baina bai hori, bai kaskoa neurtzeko, laguntza behar dut, bakarrik ezin baitut. Ikusiko dugu bihar.
 


 Gainontzeko sokak katamaranarenak dira, orain airean dago eta. Oso poliki mugitzen da, ikutuz gero.

 Sokaren forma bitxia da, buelta emanda arkua izateko modukoa. Gaudiren  katenaria??

Masten zorroak sendotuta daude, gehiago ez diet jarriko. Indarrak masta aldera eramaten saiatu naiz, gakoek lan handia egin beharko dute, eta lotura hori beharrezkoa iruditu zait.

 Orain, pisatu eta gero, buelta emango diet eta txopak egiteari ekingo diot >>> lemak eta euren euskarriak erabaki behar ditut.

miércoles, 8 de diciembre de 2010

Kaskoaren pisua hartzeko modua

Honela otu zait modua: baskula sapaian jarrita, beraren kontra egur edo haga batek egingo duen indarrak adieraziko du kaskoaren pixua. Zeozer galduko da gakoetan, txirriketan, baina agian kalkulatu daiteke. Galdetuko dut.

Izan ere, kontu horrek kezka pizkat sortzen dit, 100 bat litro erretxina gastatu dut, atzo bertan bukatu baitut bigarren bidoia, 50 litrokoa. Horri gehitu behar zaio zuntzaren pisua eta hagen zorroak eta erreforzuak, eta kendu behar zaio lehenengo kaskoa egiteko baztertutako saioan gastatutakoa eta kolakeetan eta frogetan gastatutakoa. Dagoenekoz 100 kiloak pasa ditut, baina ez dakit zenbat. Jakitea garrantzitsua da, kotxearen gainean eramateko muga zaidalako, eta beste bidetik, lema aldeko errefortzuak eta kanpoko geruraren lodiera zenbatekoa izan daitezkeen estimatzeko .... Proba egingo dut.

Masten zorroen errefortzuak bukatzen ari naiz

Modu honetan zorroaren brankaldean lotuko nituzkeela uste nuen, baina gehiegi inguratzea iruditu zait eta ideia baztertu dut... zuzenagoa jarri dut, ixa zuzen bat eginez, txopaldean...


 Ixa sinplea, hagen indarra jaso eta mastarenarekin bat egingo duena... ez dakit beharrezkoa edota egokia denik, baina iruditu zait hor zeozer behar zela, bi "sistemak" lotzeko, eta polita da...




 Gainera, xafla modukoa egin diot mastaren zorroruntz doan hirukian, indartsuagoa izateko.

 Honela ikusten da kanpotik, beheruntz...
 eta honela, barrutik, goruntz

Airean zintzilik, poliki mugitzen da bere kabuz... Ba dut gogua itsasoan jartzeko

domingo, 5 de diciembre de 2010

masten errefortzuak eta lehenengo lema-irudiak

 Mastak eutsiko duten zorroak erreforzatzen ari naiz eta modu bitxia bururatu zait, eta lemak egiteko irudia ere...




Lemak agertzen hasi dira.... Txoparekin hasi baino lehen ongi antolatu behar ditut...