viernes, 22 de diciembre de 2023

Berriro lanean

 

Denbora luzea pasata proiektuari ekin diogu berriro azken asteetan. Bitartean, kontroladoreak eskuratzen izan ditugu arazoak, frenoa eta atzerakako martxa ez baitute, orokorrean, eta nahiz eta karakteristiketan horrela azaldu, gero ez dakarte eta bueltatu behar izan ditugu behin eta berriro... Azkenean beste ideia batekin saiatu gara: plaka-base batzuk jakeatu daitezke (Internetean dagoen proiektu ireki bat jarraituz, Davidek daki nola...) eta mikroprozesadoreak barruan daraman programa kendu eta beste bat sartu, guk nahi ditugun gaitasunak izateko. 

Ondo joan da instalazioa baina froga egiteko unean kondentsadore bat lehertu da eta plaka apurtu da... Beste plaka bat bilatu behar... Eduk ekarriko du bere hoverboard zahar bat eta haren plakarekin egingo dugu, egokia bada...  

Hau da konkretuki jakeatu daitekeen mikroprozesadorearen kodea

Eta hau internetean dagoen plaken eskaintza, baina ezin da jakin kode egokia duten ala ez...

Bitartean 18"tako gurpil modukoak egin ditugu, amortiguazioaren lana aurreratzeko

Malgukia Poligono 27ko Txofre burdindegian erosi dugu, neurriak eta itxura onak zituen eta. Mundu handia da hori eta zaila da nahi duzuna zehaztea eta aurkitzea ...

Tabakalerako medialab-tailerrean, Roccoren laguntzarekin ari gara mekanika garatzen...




Hauxe da emaitza, Carlosek egin duen planoa jarraituz...
 
Trapezioen puntetan azkoinak eta hagaxka hariztatuak erabili ditugu, errazagoa zaigulakoan. Gero ikusiko dugu ideia ona den ala ez..., ziur aski errodamenduak erabili beharko ditugu...


Honela gelditzen da motelgailuaren muntaketa.
 
 Bigarrena ez dugu bukatu, baina itxura ona du..
 
Lan hipotesia da kurbatan, bolanterik gabe, ezker-eskuineko gurpilen indarren edo abiaduren aldeak diferentzialaren lana egingo duela eta bira egingo duela erdiko ardatzetik, kurba jarraitzeko. Ikusiko dugu derrapatzen ote duen edota artaziarena egingo ote duen...
 Gabonak pasata jarraituko dugu.