sábado, 3 de enero de 2009
02b) perfilak-I
Perfilen lana astuna eta zaratatsua izan da, ez da izan atsegina, eta gainera luzea. Agian ez dut biderik egokiena asmatu, baina egitura sendoa geldituko dela iruditzen zait. Imaginatzen ari naiz nola geldituko diren montatuta bi kaskoak, elkarren ondoan jarrita garraiorako moduan. Arrain erraldoi baten antza izango duela iruditzen zait.
Gaur bertan horrela esan diot galdezka etorri den gizon bati, auzoa: bale balen hezurdura egiten ari nintzela, eskultura moduko zerbait, airean jartzeko... Pozik joan da, esplikazio sasi bitxi horrrekin. Nere denbora-pasa bezala hartu du, eta ez dago urruti. Baina proiektuetaz zer esan behar den eta noiz horren inguruan zeozer ikasi dut honez gero: uler daitekeena bakarrik esatea komeni dela une bakoitzean, ez gehiago.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario