jueves, 29 de diciembre de 2022

IZEICAR

 Izeicar

2022-10-01- Hasierako ideia.

Bueltaka neukan kotxetxo elektrikoaren asmoa  Tabakalerako Medialabean  proposatu nuen eta urriaren hasieran edo onartu zidaten. Laguntza teknikoa, bertako tresneria eta lantaldea sortzeko aukera zabaldu zitzaidan. Zeozer egiteko modukoa!
 
Hau da hasierako ideiaren irudia :

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eta hau da TABAKALERAn egindako proposamenaren azalpena:

"Kotxetxo elektrikoaren proiektua"

Aurkezten dudan proiektua gaixotasun genetiko baten ondorioz mugikortasuna mugatua duen mutiko batentzako da. Gaur egin 6 urte ditu eta 15 bat kilo. Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batean bizi da eta eskolara joateko mendiko bide batetik 5 bat minutu dauzka edo bestela errepidetik joan behar du, kotxez eramanda.

Lau gurpileko ibilgailu elektriko bat egin nahi nuke bere autonomia zabaltzeko, bai ikastetxera bere kabuz joateko, baita gelakideekin eta irakasleekin astean behin mendian egiten dituzten “baso-eskola” txangoetan laguntzeko ere, aulki gurpildun arruntak ezin baitu mendiko bideetan ongi ibili eta bizkarrean eramaten dute. Kotxetxo horrekin bere kontura joango litzateke kideen ondoan .

4 gurpildun ibilgailua irudikatzen dut, motore elektriko bana gurpil bakoitzean, motelgailu altu xamarrekin bideetan ibiltzeko eta joystickez gidatuta, errez bideratzeko. Prototipoa 30bat kilotarako pentsatuko nuke, arin xamarra eta ahal bada kotxean garraiatzeko moduan."

 Lankideak

Aurkezpenean bertan bi pertsonek adierazi zidaten laguntzeko gogoa eta hurrengo egunetan beste hiruk. Beraz modo batean edo bestean 6 pertsona gaude lantaldean: Erik, Edu, Carlos, Juan Mari, Josetxo eta ni, Anjel. Asteazkenetan bilduko gara orokorrean, arratsaldez.

 

 Interneteko ereduak. Frantsesa

Hurrengo egunetan Internetean egindako bilaketetan prototipo asko azaldu dira, PVC tutuaz egindako batetik oso sofistikatuak diren ereduetaraino. Mundu oso bat dago mendiko kar eta bizikleta elektriko egokituetan...


 

 

 


 

 

 

 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

 

 

 

 

 

 


 

 

 

 

 

 


 


 

 

 

 

 

 

 

Azken modelo hau, Frantsesa, asko gustatu zitzaigun eta Carlosek piezak marraztuko zituela eskaini zuen. Juan Marik kotxe elektrikoen teknologiari begirada bat egingo ziola proposatu zuen .

 

  •  Planoak eta maketa
Carlosek piezak sortu zituen eta 3D inpresoran  20 zmtako maketa egin genuen.
 

 

 

 

 

 

 


 

 

 

 

 

 

 

 


 







 
2022-12-29
Davidek ez du maketa batere ondo ikusi eta bilaketa sakona egin du internetean, kotxe frantsesari buruz. Teknologia handiko ibilgailua dela garbi dago...



 

 

 

 

 



 

 

 

 

 

 ... eta argi gelditu da guk ezin dugula horrelako makina bat egin! 


  • Piezak biltzen

Bitartean, bi patin zahar eskuratu ditugu. Motoreak askatu eta 20"tako gurpiletan   jarri beharko ditugu gurpegien ordez.

 

Motoreen 2 kontroladoreak ere eskatu eta iritsi dira.  Laster mugimenduen frogetan hasiko gara!


  


  • Jarraitzeko bidea : Bastidore batean 4 motoreak jarriko ditugu eta bi palanka eta bi kontroladoren bidez eskuinaldeko eta ezkerraldeko gurpilak aurrera edo atzera mugituko ditugu. Horela uste dugu bolanterik edo direkziorik gabe errez eta ongi bideratuko dela kotxetxoa. Horren ondoren txasisarekin pentsatuko dugu.

            Joan den asteazkenean ideia interesgarriak sortu dira: 

                        malgugailuak >> silentblocks?

                        Gurpilak 3Dn egin vs egurrezkoak

                        Ezker-eskuin banaketa

                       " palanken bidea"

                        hasierako froga 20 kg kargarekin.

 ------------------ x -----------------

2023-01-18

Eduk bastidore bat prestatu du, gurpilekin eta kontroladoreekin lan egiteko

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
eta gurpil bat egin du 3Dn, ea llantak kubiertari eusten dion
 



 

Hau da bastidorea prest lau motoreekin (patinen gurpilak) eta bi kontrol-plaka. Beste bi plakak laster iritsiko dira eta hasiko gara kableak jartzen, ea asmatzen dugun...

 

 

 

 

 

 

 

  ------------------ x -----------------

2023-01-25

Gaur kableekin hasi gara.  Koloreak ez zetozen bat eta...


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

...eta laguntza behar izan dugu..☺


 

miércoles, 28 de diciembre de 2022

Apurketak-ARRAKALAK

Ideia zahar bat gauzatu dut egun hauetan, ongi xamar, nere ustez..: baldosa apurtuen marrak. Konkretoak eta abstraktoak dira aldi berean eta pitzadurek hizkuntza moduko bat sortzen dutela iruditzen zait..

  

 Egian, Virgen del Carmen kaleko EBLA liburu eta joku dendan irudi batzuk erakusten utzi didate, "Arrakalak " izenarekin. Oso sinple instalazioa: markorik gabe, zintzilikatu gabe.., irudi gutxi apalen gainean aldatzen joateko moduan.

Ederki. Eskerrik asko!!

 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

 

 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hurrengo hau da joan den urtean Pasaia 12x12 erakusketan aurkeztu nuen lantxo bat, apurketa bat, azulejo batean nahitan egindako apurketa, hil berri den lagun min batek egina, hain zuzen... Apurketa arrakala bilakatu da, jolasetik minara pasa den keinu bat.., eta serie honi funtsa eman dio...


Hona hemen beste ariketa
batzuk, erakusketan:

























































Maiatzaren 7an