sábado, 24 de enero de 2009

02c) egitura montatu-II

Bukatu ditut zulotxoak eta listoiarentzako guneak, eta perfil batzuk montatzen hasi naiz, brankaren loturak aztertzeko



Hona hemen zer itxura hartzen duen. Ederra, ezta?



Arra erabili dut tarteak neurtzeko. Horrela pentsatu nuen maketa zerratzeko garaian: ikusi nuen maketaren tamaina 8 aldiz handituz gero 4,5 m itsas-ontzia aterako zela eta ontzat eman nuen neurri hori, kotxe-gainean eramateko asmoari begira. Bestalde, maketa 20 zatitan eginda, 22.7 cmko tarteak sortzen ziren ontzian, nere esku-arra doi-doi, eta montatzean lagungarria izango zelakoan, hortik jo nuen. Horrela gertatu da, baina listoian ere tarteak markatu nituen , bazpaere.


----x-----

Mahaian listoia josi dut, hartara egitura osoa behartzeko. Horrela ziurtatuko dut zuzen-zuzena doala, maketan bezala.



Lijatu ditut hagatxoen juntak, erraz pasa daitezen ...



eta hasi naiz montatzen, erditik bi aldetara.


Arazoren bat ere azaldu da: 13. perfil honen alde bat ez da mahaira iristen, eta behartuz gero hautsi egin da kontratxapatua, pitzatu egin da. Ez dakit nola konponduko dudan, koxka ez sortzeko...



Bukatu dut kasko bat.

Orain bestea, lehen bait lehen, bai baitaukat bukatzeko gogoa. Nekatu naiz pixkat, ordu asko izan dira eta. Atsedena hartuko dut eta poliki pentsatuko dut nola eutsi haga handiak, trabeskakoak, hain zuzen, bi kaskoak loturik mantentzen dituztenak.



---x---

Kalera atera dut pixkat, argitara...


eta lotan utzi dut...



sábado, 10 de enero de 2009

02c) Egitura montatu-I

2009/01/10
Perfilak montatzeko unea iritsi da. Hiru haga luze sartuko ditut brankatik txopara, bi goitik eta bestea behetik, gilaren ondotik.

Hagatxo luzeak sartzeko zuloak prestatu behar ditut. Idea batzuk ari naiz baloratzen:

----> puntu egokia erabaki behar dut zuloa egiteko xafla bakoitzean, muturrean ala barruraxeago.
----> Ia- ia ziur nago hariak pasako ditudala azala osatzeko, baina gilako hagatxoa non komeni da jartzea, airean ala ahalik eta behen, fibrarekin eta poliesterrekin bat eginda?
---->Hagatxoen luzera 2,10m da eta 14 mmko diametrokoak hartu ditut... Beraz elkartu behar ditut 4,45 m edo lortzeko. Lotura hau erreza da eta sendoa, eraztun batez bilduta badoa, baina frogatu behar dut


Anguloa emateko molde bat prestatu dut, eta zerroteaz ebaki dut



Ondo, baina moldeak ez du eutsi, apurtu da. Zerraz egin beharko ditut...



Markatu...Egin...

...eta motza gelditu da. Zergatik?Nola markatu behar dira?

---x---

Beste aldetik, perfilak ongi gelditu dira. Txukun-txukun metatuz gilaren forma irudikatzen dute. Nola moldatuko da itsasoan? Lehenagoko galdera: itsasora iritsiko al da?


-------------x-------------

2009/01/13
Hagatxoak pasatzeko zuloak prestatzen hasi naiz, 15 mmtakoak, egurra errez sartzeko. Molde bat prestatu dut neurri berdinak egiteko pieza guzietan, eta distantzia aukeratu dut: gila aldean sartuagoa goikaldeetan baino.

Lehenengo hirurak egin ondoren montatu dut, itxura hartzeko:



Oso ongi dago, ezta?

Eta beste bi irudi hauek ere bitxiak dira, "montatuta" eta "desmontatuta":



---x---

Arazo bat: Lehenengo xaflak zulatzean konturatu naiz taladro hutsa ez dela egokia, asko mugitzen zaidalako eta zuloak ezin ditudalako leku berean egin. Euskarri bat behar dudala iruditzen zait, zuloak hobeto eta errezago egiteko. Holako euskarri bertikal bat 55€-tan ikusi dut eskeintza batean eta erostea erabaki dut, hauez gain, hariak pasatzeko zulo txiki asko egin behar baititut, eta errentabilizatuko dudala pentsatu dut.


Zuloak egiteko garaian ikusi dut hobe dela bi aldiz hastea zulatzen, bi aurpegietan, dena batean egitea baino. Batera eginez gero, brokak apurtzen du irteera-aldea eta ez da txukuna gelditzen:



---x---

2009/01/17

Zulo guziak bukatu ondoren perfil gehiago montatu ditut. Oso ongi gelditzen dira, eta oso arina da egitura. Pozik nago.



Hurrengo lanak:
  • zulo txiki guziak egin ---> 2 mm-tako broka erabiliko dut, 2.5 cmko tarteak utziz
  • hagatxoak elkartzeko loturak prestatu, eta lotu, 4,5 mtara iristeko
  • Ondoren, bi kaskoen egitura osoak montatu eta kolatu.
  • Ondo pentsatu nola sendotuko ditudan haga handien (bi kaskoen artekoak) euskarriak...

---x---
2009/01/19

Hagatxoen puntak prestatu ditut elkarrekin lotzeko, eta bat utzi dut kolatzen, nola gelditzen den ikusteko





Eta kasko baten zulotxo guziak egin ditut, hatz-beteka. Oso lan luze eta neketsua... espero dut egokia izatea!




02b) perfilak-III



Hasi baino lehen saiatu naiz kasko osoa osatzen, itxura ikusteko, eta ongi xamar dagoela iruditu zait. Hala ere punta batzuk ez datoz harira eta erdiko marra ere zenbait xaflatan ez dator bat besteekin. Arazo bat da, barkuaren forma finkatuko badut. Errepaso egin behar dut, binaka, ondo berdintzeko.















































---+---

Ondo kolatu ondoren, hurrengo egunean, puntak muxarratu ditut eta binaka erakatu, txuntzeko eta neurri berdinean jartzeko.
Lan delikatua da, kontuz egitekoa, behatzak oso gertu baitaude. Poliki eta tentuz.








---+---

Azkenean amaitu dut... Ordu asko sartu ditut. Gero egingo ditut kontuak... bai diruarena, baita denborarena ere.
Uste dut ongi gelditu dela, eta oso arina! Espero nuena baino lirainagoa da. Pisatu behar dut ezagutzeko, baina lau kilotik gora ez dira egongo bi aldetako zuaker (saihets) guztiak.