miércoles, 7 de marzo de 2018

Popak luzatuta, frogarako prest


Egun hauetan popa luzatzeari ekin diogu, foam-ezko piezak hari beroaz moztuta.




Arazoak izan ditugu ababorreko eta istriborreko piezak, simetrikoak, ateratzeko. Behin eta berriro pieza berbera errepikatzen zigun makinak, baina Carlosek asmatu du azkenean.







 Hari beroak, denbora pixkat pasatzen badu gune batean geldirik, gehiegi berotzen du eta okertu egiten du foam-a. Saiatu gara bideratzen, baina ezin.




Aurreko eta atzeko xaflak eginda, kaskoari itsasteko beharrezkoak, lijadorarekin moldatu ditugu.




Lemaren serboa atzeratu dugu, eta lema berriak ere egin ditugu, handiagoak, orain artekoak eranskinen atzean oso eskasak gelditzen zirelako.


 Piezak margotu ditugu, marruskadura nolabait gutxitzeko, eta dagoenekoz frogarako prest dago.  Windguruk haize handia ematen du datorren iganderako eta euririk ez. Ea ongi ateratzen zaigun beste saio hau.





No hay comentarios:

Publicar un comentario