Lemen kutxentzako piezak martxan daude. Groseko errementariarekin hitz egin dut eta hitzartu dugu modua eta dirua. Eta olioarena ere bai. Naturhaus markakoa da. Poliki eman behar da, esku bat 24 orduko, eta 4, 5 edo 6 aldiz eman behar zaio erabat babestuta geratzeko... Ea azarorako uretan...!
Bestalde, belaren mokotik brankara doan eskota modukoa jarri diot irudiari. Diegoren esanetan, bolinara joateko bela oso tinkatuta jarri beharko nuke, eta soka horrek lagunduko duela. Kontu da non finkatu...
Honela geldituko da bela, masta-uztaitik zintzilik
No hay comentarios:
Publicar un comentario