viernes, 13 de septiembre de 2013

Lemak V

Abuztu aldean ez dut lan handirik egin, baina orain hasi naiz berriro, aurten bukatzeko gogoz. Oso gutxi falta zait eta! Lemak arindu ditut pixkat, xafla pare bana kendu diet bekaldetik.




Lema altxatuko duen sokarako "ohea" edo "bidea" prestatzen ari naiz

Bestalde, iragazgaizteko olioz bustiko ditudala erabaki dut, bai lemak, baita kutxak ere. Datorren astean, beharbada. Eta bandak, bisagrak, enkargatu behar ditut...

Eta nabigatzeko baimenarekin zeozer egin behar dut... 
Abendurako itsasoratuko ahal dut...!


No hay comentarios:

Publicar un comentario