viernes, 29 de junio de 2012

Hagak sartu ditut

Hagak sartu ditut! Pixka bat lixatuz eta bi kaskoak pare-parean jarriz, sartu dira azkenean..., gogor xamar, oraindik... Espero dut egun hauetan hobetuko dudala, eta atzo Diegok esaten zidan moduan, bertan egingo ditut zuloak. Honez gero, esloran 2.10m izango du. Oso sendoa dirudi!

 Ideia onak eman zizkidan atzo Diegok: zuloak egiteko modua, lemaren kokapenak eragin handia izango duela, zingilak jartzeak paralelotasuna gordetzen lagunduko lukeela, hagen muturretan ez jartzeko plastikozko zorrorik..., gauza asko. Ondo!
 Lemen angeluek eta kaskoentzako finkatu ditudan ardatzek bat egingo dute txoparen ertzan. Ardatzat montatzean izan zuten lerro bera erabili dut, ez dakit oso ondo zergatik, baina iruditzen zait hor nonbait izango dela... Gila kurboak dena hankaz gora jartzen du eta...

----------------x---------------
 Bestalde, hagen tutuen zirrikituak erretxinaz eta beira-zuntz hautsaz bete ditut, erabat gogortzeko



 Tare honetan oihal zatiak ere sartu ditut




No hay comentarios:

Publicar un comentario