jueves, 14 de junio de 2012

Egurrak okerrak dira...

Bukatu dut Albaolako fasea. Asko lagundu didate hagak prestatzen, eta asko ikasi dut. Mila esker! Gainera, itsasora handik botatzeko aukera eman didate...!

 
 





Maitazarrez egiten dute lana hemen, poliki eta txukun...



 .............x.............
Honez gero, egurrak tailerrean daude. Orain pasadoreentzako zuloak egin behar ditut, ea erreza zaidan...!

 Pisuan hagek 8 kg eman dute, eta mastek 9. Oso sendoak dira, baina oso astunak. "Benetazko" itsaskatan askoz arinagoak izan beharko lirateke...

Fase honi egiteko kaskoen azpiko euskarri onak beharrezkoak iruditu zaizkit. Horretan hasi naiz gaur bertan


 Laugarren eta hamazazpigarren saihetsak aukeratu ditut bermatzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario