viernes, 25 de marzo de 2011

mastako errefortzuak bukatutzat eman ditut

 Honela gelditu da, ez dut gehiago jarriko. Nahikoa izango delakoan aurrera jarraituko dut, bestela ez ditut sekulan itxiko.

 Mastaren errefortzuak

Haga-euskarrien errefortzuak
.................x...............
Honela pentsatu dut tapa jartzeko modua. Izan ere joan den egunean auzo batekin sortu zitzaigun ideia, ona da mahaia ez zulatzeko. Nik buruz behera itsasi nahi baitut, hartara erretxina beheruntz egingo duelako eta hobeto lotuko zaiolako egiturari... baina mahaia ez nuen zulatu nahi...

Bide batez, lemaren angelua finkatzen ari naiz..


 ...eta txopen plantillak egin ditut, lemen euskarriak jartzeko lekuak adieraziz, barrutik sendotuta utzi baititut, eta berdur naiz hurrengo geruzarekin dena tapatuta geldituko den...
 Lemaren txantiloa, altzairu erdolgaitzez enkargatzeko. Honez gero lemen euskarriak egiteko bidean jarri naiz, Pellon laguntzarekin... Pianoren forma emango diot, Monk esan zuen moduan.

Laster itxiko ditut. Barruko pintura emango diet, top-coat-a, eta kitto.

Laugarren fasean sartuko naiz!

 e la nave va...!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario