sábado, 19 de febrero de 2011

Poliki nabil

Ez dut itxi nahi, nolabait luzatzen ari naiz fase hau, ausartuko ez banintz moduan... Errefortzuen kontuak ez ditut garbi ikusten, eta itxiz gero, ezin izango dut ezer aldatu... Material gehiago jarriko diot mastaren loturari, gehiago gogortuko dut kobierta-azpikoa...
Bitartean, taparen plantila, txantiloia, hasi naiz prestatzen... Manta moztu ondoren geldituko diren pusketak (500+450 kg/m2) erabiliko ditut, sendoketa egiteko.









Lemaren angelua?



Eta belarako ideia bat: katamaran zaharraren bela erabiliko dut, berri bat ez egiteko... oso garestia izango litzateke, Diegoren hitzetan. Ea haren 6 x 3 metroak 4 x 4 bihurtzen ditudan

No hay comentarios:

Publicar un comentario