miércoles, 26 de enero de 2011

Atxikearen bidea eta lemarentzako txantiloia

Egun hauetan atxikatzeko zulo edo "atetxo" horiek sendotu ditut. Bide horretatik espero dut ura etortzea lehenengo tarteraino, eta hortik tapatik atera, ontzitxo edo esponja batez. Goiko partea lijatu dut, lau-laua dago honez gero, tapa hartzeko prest, eta barruko hautsak eta apurrak kendu ditut aspiradore batekin... Txukun daude orain.
Txopako junta oso txukun gelditu da. Horrela egingo dut taparena



Bestalde, lemarentzako plantila edo txantiloia hasi naiz prestatzen. Altxagarria izan behar da, kaiarriban edota hondartzan sartzeko... Euskarriak ere begiratu behar ditut, baina, gutxi gora behera badakit nola izango diren: "kankamoak" kaskoetan eta "ziriak" lemetan.





Luzera ez dut zehaztu oraingoz. Angelu pittin bat ere eman nahi diet bertikalekiko, eskoran zuzen xamar joateko, Imokak bezala...

No hay comentarios:

Publicar un comentario