Modu horretan 11'5 edo 12 kg markatu du.
Honela berriz, 34 kg.
Hala ere, zalantzan nago..., mahaian jartzeko ezpaita erreza izan..., pisu gehiago uste nuen nik, 50etik gora... Eman duen pisua, 34kg, baieztatu beharko nuke, oso ona baita... Oraindik 6 bat kilo geratuko litzaizkidake kasko bakoitzari txopan, tapan eta bukaerako geruzan sartzeko, eta beste 10+10 kg mastak, hagak eta xaflak barruan eramateko. Izan ere, muga 100 kg-tan jarrita nuen, kotxearen gainean eramateko bakak gehienerako markatzen duena, hain zuzen, eta ematen du neurri horretan sartuko dela... "E la nave va..."
...............x................
Abenduaren 19an. Berriro egin dut eta emaitza berdinak: 34 behean jarrita eta 11'5 kg, goian.
--------------x----------------
Urtarrilaren hasieran errepasatu ditugu kalkuluak eta doi-doi atera da. Orain arte tutu urdinaren luzera erabiltzen nuen kosinu-alfa kalkulatzeko, 53 zm, alegia. Baina txirrika eta sabaiaren arteko distantzia kendu behar da, triangelua hor bertan sortzen baita. 38 zm gelditzen dira, eta orduan bada zuzena:
kaskoaren pisua= goiko baskulako neurria x kosinu-alfa
kaskoaren pisua= 11.5 edo 12 x (111/38) = 11.5 kg x 2.91 = 33.46 kg
edo = 12 kg x 2.91 = 34.92
Beheko baskulako neurria 34 kg izan zen, beraz ongi dago, emaitza berretsia. Orduan, 15 kg-ko tartea daukat oraindik, bi kaskoen artean (gehi barruan sartutako hagak, etab) 100 kg izan arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario