Goikaldeetan lan egiteko jaitsi ditut kaskoak mahai gainetik. Laster bukatuko dut ataza hau eta mastekin sartzeko moduan egongo naiz. Badut gogoa! Oso lan motela da eta poliki aurreratzen dut, pusketaka. Mila aldiz damutu zait moldea egin ez izana... Hala ere, badoa. Eta ongi ibiltzen bada, eta itsasoan ezpada berehala apurtzen, eta beste bat egiteko moduan jarriko banintz, erdi pentsatuta daukat nola egin, moldea eta guzti...
Pasadoreak sendotu ditut
Ertzetako hagatxoak ere errefortzatu ditut (horretan ari naiz...) banan banan
...eta zirkuluerdi horizontalak jarri ditut, indarrak muturretara bideratzeko. Modu horretan erabaki dut azkenean. Tutu beltza erretxinaz eta zuntzaz biltzen asmatu-ikasi dut, zilindroak egiteko. Erreza da eta sendoa izango da... Masten euskarriak lotzeko ere erabiliko dut teknika hori
No hay comentarios:
Publicar un comentario