sábado, 11 de septiembre de 2010

Bukatu ditut haga-euskarrien errefortzuak

Honez gero  masten euskarriak eta txopako tapa borobilak bakarrik falta zaizkit kasloak erabat ixteko... Oso luzea egin zait tarte hau, amaitezina, saio asko eman dizkiot eta hala ere gero eta lan gehiago sortzen zen, pauso bakoitzean beste bat edo bi irekitzen zirelako. Baina bukatu dut eta ongi dago, elegante, eta gustora nago.  Sendoa izango ote den izan da -eta da- kezka nagusia, ezpaitut ikusi nahi barkoa kraxkatzen lehenengo olatuan, baina aldi berean ez da astunegia izan behar...
 
Bitartean prozedura bat asmatu dut, tutuarena, (seguru asko arrunta izango da, baina nik ez nuen ezagutzen) eta horrek ere poza handia eman dit: tutu beltza zuntzaz eta erretxinaz estali daiteke, erabat inguratura, forma eman, jarri bere lekuan, apaindu pixkat eta gogortzen duenean oso sendoa geratzen da, nerbioa edo zainaren lana ongi egiteko modukoa.



Hemendik aurrera masten euskarriak jarri behar ditut eta txopako tapak bilatu. Idea hauen inguruan nago:


No hay comentarios:

Publicar un comentario