Bukatu dut guneen azpikaldeko sendoketa. Ez dakit nahikoa izango ote den ala ez, gero ikusiko da.
...eta proba bat egin dut pvc-zko aparrarekin. Ondo zerratzen da eta oso ongi hartzen du erretxina eta zuntza.... barankako lehenengo tartea horrez betetzea ari nintzen pensatzen, ezin baita goitik iritsi, eta nolabait sendotzearren...
----------x------------
Bestalde, egun hauetan azkoin-tximeletak iritsi dira eta froga bat egin dut: ondo gelditu da, baina beharbada, zeloz babestuta zeudelako eta hariz lotuta gainetik... Ongi dago ideia eta modua. 12 egin behar ditut!
---------------x--------------
...eta 2 kaña banbu moztu ditugu, manu o.-k eta biok, 9 metrokoak!! 4 puxka 4'5metrotik gorako eraman ditut tailerrera. Belaren ezpeletak egiteko modukoak dira, eta mastak ere bai, behar bada....
Ea ondo lehortzen diren, ilbeheran moztu ditugu-eta, goiz ondo zuritu batean...
No hay comentarios:
Publicar un comentario