lunes, 4 de enero de 2010

Bigarren kaskoaren haga-guneak sendotzen


 Lehendik, atzoko saioan, pieza guztiak prestatu eta bridaz gerturatu nituen. 1'30 ordu, ggb...
 


..eta beira-zuntz zatiak...


Gaur erretxina eman dut. 2 ordu edo. Bina zati jarri diot angelu bakoitzari eta beste horrenbeste erdiko parteei. Gero, buelta eman ondoren, gehiago jarriko diet... Bitartean konturatu naiz angelukoetako puntak altxatu eta euren gainean itsatsiz gero hobeto gelditzen direla, tutu-uztaiak sortzen dira, eta horiek asko lagunduko diote indarraren zabaltzeari...





 


 
 

Orain pasadoreak prestatu behar ditut, baina azkoin tximeletak ez dira iritsi... Bitartean luzerako errefortzuak egingo ditut, eta proak aparrez bete... Lana ez zait falta.

-------------x-------------




 Argazkiak ateratzeko oinarri bat prestatu dut, pelikulak egiteko fotogramaz fotograma...

No hay comentarios:

Publicar un comentario