Ia hilabetea pasa da lanari ekin gabe, baina azken egun hauetan berriro hasi naiz. Bitartean errefortzuen sistema erabaki dut eta hagak eusteko modua ere bai. Hasieran pentsatuta nuen ildotik jo dut, azkenean. Izan ere zalantzatan ibili naiz, duda-mudan, eta beldur horrek ere dexente moteldu nau. Aurrera egin behar dut lasaiago, sueltoago, ausartago... bestela ezin izango dut pausorik eman... eta orain arte egindako lana hondatzen bada... bejondiola, berriro egingo dut. Gauzak asmatzeko ajolagabekeri puntu bat behar dela iruditzen zait, beldurrak edo beharrak ez du bat ere laguntzen, aldrebes baizik.
Hau da muturrean dagoen zuloaren ingurua, indartuta eta bolumena emanda. Poliestirenozko aparrez beteko dut brankato zati hori, gogortzeko, goitik ezin izango baitut erretxina eta zuntza sartu. Froga egin dut eta erretxinak ez du aparra jaten, ongi itsatzen da.
Bestalde, hagen euskarriak sendotzen aritu naiz, geruzak eta geruzak jartzen... Horrekin batera nerbioen moduan plastikozko tutu erdiak jarri ditut, loturetan. Goiko egurrak lan bikaina egin du, alboak eusten, eta ez dira mugitu barruruntz, lehenengoan gertatu zen moduan. Manun ideia oso ona izan da!!
... eta errefortzu horizontalak jarri ditut, angeluak indartzeko....
Bestaldetik, hagen loturak prestatu ditut, A4 altzairuazko 10 mmtako hagatxo harizkatuaz eta begidun torlojuz edo kankamoz. Froga bat egin dut eta....
...gaizki atera zait, erretxinak hagatxoa buzti duelako eta gogortu delako, eta kentzean azkoinak ezin izan dio eutsi bere lekuari eta askatu da... bueltak ematen zituen moldearen barruan...
Azkoin-tximeleta erabiliko dut, sendoago gelditzeko.
Baina azkoinak, indarrez, itsatsitako erretxina eramaten du, jaten du... Ikusiko dugu.
Orain beste egituraren euskarriak prestatu behar ditut, eta ..... kaskoetan sartzeko gertu egongo naiz!! Uztailan itsasoratu beharko nuke...
No hay comentarios:
Publicar un comentario