martes, 17 de noviembre de 2009

Nerbioak eta zurdak-3 eta... arazo bat

Beste banaketa bat pentsatu dut. Egokiagoa iruditzen zait:



Baina arazo bat azaldu zait: erretsinak kontrakzio handia du lehortzean, %10a, esaten zidan Castro jaunak, eta tira egiten dio egurrari gogortzen ari den bitartean, eta erakarri egiten du. Horretaz kaskoaren perfilean konturatu naiz, ustekabean, eta ulertu dut hark esaten zidana. Ezin izango dut denetan nerbiak jarri saihetsak apurtuko baititu. Beste bide bat bilatu behar dut.



  • Tope bat tartean jartzea proposatu zidan Manuk, eta ideia ona da, eutsiko diolakoan.

  • Auzo batek eman dit modu diferentea fase hau egiteko, zeharo desberdina, bigarren kaskoarekin: 
    • barrukiak kanpoan sendotu beharrean, lehenengo hezurdura sartu azalaren barruan, ahalik eta garbien, hau da, haga-gunerik gabe eta listoi luzea ere kenduta.
    • Hezurdura azalarekin bat egin goitik landuta, trabarik gabe, ondo eta gustora. 
    • Ondoren, hobeto jarriko ditudala hagaguneak eta nahi ditudan errefortzu guziak.
Pentsatzekoa da. Baina, edozein modutan, lehenengo kaskoaren bigarren eta hirugarren hagaguneak orain eta neraman moduan egin behar ditut, dagoenekoz itsasten hasiak dira-eta. Lio ederra.

1 comentario:

  1. Zo rionak Anjel!!
    Lan bikaina egiten ari zera. Eta blogean izugarrizko dokumentazioa jarri duzu.
    Nik ez daukat esperientziarik fibrarekin, bainan arazoen irtenbide bat jakingo banu esango dizut.
    Animo, aurrera !!!
    Ramon Mtz. de Murguia

    ResponderEliminar