Garraioa ere sartuta ia 1000 euro erabili dut 105 kg materiala erosteko (nere pisu-mugaren gainetik, espero dut dena ez erabiltzea)
Kontutan izanda kasko bakoitzak 6'8 m2 duela, 15m2 neurrien araberan egin ditut kalkuluak materiala erosteko:
manta 200g/m2koa...............................50m2
ehuna+manta 500+450g/m2..............20m2
poliesterrezko erretxina 489, 60 kg (katalizadorearekin, %1 edo %1,2 eguraldia hotzez)
prime coat................................................15 kg (%10eko azetonan disolbatua)+ %1 katalizadorea
kolore txuriko tintea.................................1 kg
top coat.......................................................5 kg
maskarila, iragazkia...................................1
aire-burbuilak ateratzeko errodiloa........1
Poliuretanozko pintura ahaztu zait, ez dut erosi. Hemen inguruan hartu beharko dut, eta azetona gehiago...
Hau da jartzeko ordena:
Kanpotik (zuhakerren gainetik, plastikoa jarrita)
- geruza bat beira-zuntzazko manta 200g/m2koa eta erretxina (crystic 489 pabtlv, ikus >> http://www.resinascastro.com/web/catalogo_ficha.asp?var1=&var2=3&var3=174&var4=169)
- geruza bat ehuna+manta 500+450 g/m2
- geruza bat manta 200ekoa
- prime coat, 1kg m2 bakoitzeko, ondo lijatzeko
- poliuretanozko pintura
Barrutik (plastikoa kenduta)
- manta 200+kolore txutiko tinte konzentratua erretsinan nahastuta
- top coat
-----------------------x--------------------------
Frogak egiten hasiko naiz, materiala ezagutzeko. Zilindroak egingo ditut, 8 ale, eta 75 mmtako hodia erabiliko dut molderako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario