miércoles, 18 de febrero de 2009

03-b) poliesterra eta zuntza eman


Euskarriak egiten hasi baino lehen poliesterra manejatu nahi nuen, poliki ikasten hasteko, eta material pixkat erosi dut: kilo bat poliesterra, 4-5 litrotarako katalizadorea, eta metro karratua zuntza. Denera 7'85 €



Materiala saldu didanak (Biplas-Ergobia) azaldu dit oro har nola den mekanika: Likidoa+kapa+likidoa+kapa... nahi arte. Oso erraza, baina kontuz ibiltzekoa: asko zikintzen duela eta toxiko xamar dela, karbonozko maskarilakin egin behar dela lana.
Berari zeozer galdetzeko aukera ireki dit.


Frogak egiteko zuhakerren moduko bastidore bat prestatu dut. Bertako zuloetatik hariak pasako ditut eta zuntza eta poliesterra eman ondoren ikusiko dut nola gelditzen den. Ea ondoratzen den edo lau-laua gelditzen den. Agian hari desberdinekin egingo ditut frogak, tentsioa ikusteko..., ea poliesterrak haria jaten ote duen... Lehenengoa arrantzarako pita izango da.

---x---

Ez dut pita erosi, nylonezko soka trenzatua baizik, ez duelako molgutasunik. Honela esan dit behintzat dendariak (Arenzanak). Mertroak 0'15€ balio du


Hiru kapa jarri ditut eta errefuerzo-tutu bat, egiten duen indarra baloratzeko. Materialaren transparentzia ere ikusi nahi dut, bukaeraldean, nolabait, pintatu nahit dut eta.


Eta zilindro bat ere bai.
Eta itsasgarritasuna

Ea nola gogortzen den!

---x---

Emaitza>>> Egurretan itsasten da, baina ez ditu egurrak kolatzen!

---x----

Beste bastidore bat prestatu dut hiru xaflekin, erdikoaren eragina aztertzeko, eta hariak bi modutan pasa ditut:



...erdiko koxka oso nabaria da, 1cm edo, gune bakoitzaren erdialdean.

Beste zerbait pentsatu behar dut.

Ideiak??


---x---

09-03-14

Bigarren eta hirugarren geruza jarri dut, erdian zuntza ehundua utziz, sandwicha egiteko, BIPLAS-en esan zidaten bezala. Lehenengo geruzaren gainean gehigarriak jarri ditut , ea beheragunea gutxitzen den.

Gogortzen denean beste geruza bat jarriko dut barrutik, eta pisatuko dut, dcm2-ko pisua kalkulatzeko. Ea pisu finala asmatzen dudan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario