Kolatuta utzi dut, bestearen ondoan. Ez dira erabat berdinak gelditu, baina kanpotik ez da, uste dut, alde handirik nabaritzen... Biak batera jartzean, hobeto ikusiko da.
Hementxe daude bi kaskoak elkarren ondoan, posizio "naturalean", gordetzeko edo garraiorako egongo diren moduan... Oso ongi gelditu dira, nahiz alde txikiak izan. Itsas ugaztun baten hezurdura ematen du... Itsasontzi egile bati* irakurri diot barku politak ongi ibiltzen direla... eta honek oso itxura ederra du... ikusiko diogu ibilera.
*(Xevi >> http://skalapala.blogspot.com/)
Honez gero, hasieratik honeraino iristeko 34 saio apuntatu ditut egutegian. Bataz besteko saioak 2 ordu t'erdikoak izanik, horrek eginten du... 85 ordu!! Asko da, baina ongi pasatu dut, burua saltoka baitabilkit ideien artean, eskuek lana egiten duten bitartean... Bidaia edota helmuga?
---x---
Orain pentsatu behar dut hagen euskarriak nola egin, sendoak eta aldi berean montatzeko eta desmontatzeko errazak izan daitezen. >>> Ideak ongi etorriak izango dira...---x---
Eta poliesterrekin froga batzuk egin behar ditut..., hariaren ideia aztertzeko. Poliesterrak jango al du haria? Poliesterraren teknika ikasi behar dut.
Oso polita itsasontzia.
ResponderEliminarAitorrek ezin da azteazkenetan geatu entrenamendua duenalo.
Aitorren aita