Amortiguadoreak gora eta behera egiten zuenean gurpila kanporantz mugitzen zen, 10 bat zm, eta direkzio barrari tira egingo zion, ezinezko moduan...
Arazo horrekin DonBosco-ko autoen mekanikako irakasle batengana (Joseba) jo genuen eta ederki azaldu zigun arazoa non zegoen eta nola konpondu: amortiguadorearen barrak horizontalak jarri behar dira, gorako eta beherako mogimenduetan gurpilaren alboko desplazamendurik ez izateko. Bide batez direkzioaren adibide onak erakutsi zigun. Beraz, egoera honetatik... ... egoera honetara pasa gara, goiko ardatza gorago eramanda, tutu gehiago erantsita. Baina erortzen zen eta azpian tope bat jarri behar izan diogu... Honela ikusten da orain behetik ikusita
Bieletak Akermanen angeluan jartzen
Kablearen irteerak lagundu behar dira...
Horrela ondo doala uste dugu eta gurpilekin eta motorekin frogak egin arte uzten dugu.


No hay comentarios:
Publicar un comentario