martes, 16 de abril de 2024

Ibili da!!

 Gaur jarri dugu martxan! Davidek lortu du. Eskerrik asko!! 

Aurreko gurpilei lotu diegu plaka-ama eta bateria. Beste plaka lortu ondoren atzeko gurpilak batuko ditugu.  Arazoak eman ditu zer ote zen asmatu arte: bateriak indar gutxi ematen zuela, gurpil bat ez zebilela... Azkenean lortu dugu: Motor baten bi kable lekuz aldatuta zeuden, instrukzioetan gaizki jarrita!!

Orain frogatan hasiko gara nola mugitzen den ikusteko eta programan neurri egokiak finkatzeko...

Beste aldetik joystick bat deskargatu dugu internetetik, pieza guztiak inprimatzeko prest, Michael Rechtin-i eskerrak emanez, marrazki eskuragarria jarri baitu creative commons moduan!!

Eta inprimatu ditugu. Laster muntatuko dugu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario