Prototipo txiki bat egin dugu itxura ikusteko, amortiguadoreak eta gidatzeko modua erabakitzeko.
Gurpilak txasisari ondo eusteko hiruki bat behar du, eta bertan malgukia. Adibidez:
Hau da oinarrizko forma (https://dautomotrizuft.weebly.com/suspensioacuten.html)
Amortiguazioa eta direkzioaren adibidea:
Buelta batzuk emanda hauxe erabaki dugu: bi V jarriko ditugu erpinetatik lotuta egitura egiteko, errazena dirudi. Aurreko gurpilak motordunak izango dira eta atzekoak libre. Atzeraka egiteko zailtasunak ere ikusiko ditugu .. Egurrezko prototipoa egin behar dugu.
Aulkia atzeko partean joango da, eta hanka aldea airean.
V-en tamainak eta zenbat biratuko duen ere aztertu behar dugu, prototipo batean
Hau izan daiteke errepresentazioa 1:1 eskalan. Tutuak ez dira borobilak izango eta ezin izango dira kurbatu..
Plataforma mugikor hau eskaini digute, aurreko proiektu baten muntaia! Bi motorrak, kontoladoreak eta arduinoa dauzka. Ederki!
No hay comentarios:
Publicar un comentario