Izeicar
2022-10-01- Hasierako ideia.
Eta hau da TABAKALERAn egindako proposamenaren azalpena:
"Kotxetxo elektrikoaren proiektua"
Aurkezten dudan proiektua gaixotasun genetiko baten ondorioz mugikortasuna mugatua duen mutiko batentzako da. Gaur egin 6 urte ditu eta 15 bat kilo. Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batean bizi da eta eskolara joateko mendiko bide batetik 5 bat minutu dauzka edo bestela errepidetik joan behar du, kotxez eramanda.
Lau gurpileko ibilgailu elektriko bat egin nahi nuke bere autonomia zabaltzeko, bai ikastetxera bere kabuz joateko, baita gelakideekin eta irakasleekin astean behin mendian egiten dituzten “baso-eskola” txangoetan laguntzeko ere, aulki gurpildun arruntak ezin baitu mendiko bideetan ongi ibili eta bizkarrean eramaten dute. Kotxetxo horrekin bere kontura joango litzateke kideen ondoan .
4 gurpildun
ibilgailua irudikatzen dut, motore elektriko bana gurpil bakoitzean, motelgailu altu xamarrekin bideetan ibiltzeko eta joystickez
gidatuta, errez bideratzeko. Prototipoa 30bat kilotarako pentsatuko
nuke, arin xamarra eta ahal bada kotxean garraiatzeko moduan."
Lankideak
Aurkezpenean bertan bi pertsonek adierazi zidaten laguntzeko gogoa eta hurrengo egunetan beste hiruk. Beraz modo batean edo bestean 6 pertsona gaude lantaldean: Erik, Edu, Carlos, Juan Mari, Josetxo eta ni, Anjel. Asteazkenetan bilduko gara orokorrean, arratsaldez.
Interneteko ereduak. Frantsesa
Hurrengo egunetan Internetean egindako bilaketetan prototipo asko azaldu dira, PVC tutuaz egindako batetik oso sofistikatuak diren ereduetaraino. Mundu oso bat dago mendiko kar eta bizikleta elektriko egokituetan...
Azken modelo hau, Frantsesa, asko gustatu zitzaigun eta Carlosek piezak marraztuko zituela eskaini zuen. Juan Marik kotxe elektrikoen teknologiari begirada bat egingo ziola proposatu zuen .
- Planoak eta maketa
... eta argi gelditu da guk ezin dugula horrelako makina bat egin!
- Piezak biltzen
Bitartean, bi patin zahar eskuratu ditugu. Motoreak askatu eta 20"tako gurpiletan jarri beharko ditugu gurpegien ordez.
Motoreen 2 kontroladoreak ere eskatu eta iritsi dira. Laster mugimenduen frogetan hasiko gara!
- Jarraitzeko bidea : Bastidore batean 4 motoreak jarriko ditugu eta bi palanka eta bi kontroladoren bidez eskuinaldeko eta ezkerraldeko gurpilak aurrera edo atzera mugituko ditugu. Horela uste dugu bolanterik edo direkziorik gabe errez eta ongi bideratuko dela kotxetxoa. Horren ondoren txasisarekin pentsatuko dugu.
Joan den asteazkenean ideia interesgarriak sortu dira:
malgugailuak >> silentblocks?
Gurpilak 3Dn egin vs egurrezkoak
Ezker-eskuin banaketa
" palanken bidea"
hasierako froga 20 kg kargarekin.
------------------ x -----------------
2023-01-18
Hau da bastidorea prest lau motoreekin (patinen gurpilak) eta bi kontrol-plaka. Beste bi plakak laster iritsiko dira eta hasiko gara kableak jartzen, ea asmatzen dugun...
------------------ x -----------------
2023-01-25
Gaur kableekin hasi gara. Koloreak ez zetozen bat eta...
...eta laguntza behar izan dugu..☺
No hay comentarios:
Publicar un comentario