lunes, 12 de marzo de 2018

Ibili da!!

Bai, atzoko haizetearekin 50 bat metro ibili zen irauli baino lehen . Pitarekin jaso genuen eta berriro ibili zen pixka bat, berriz irauli arte, brankaz. Baina horretan haria apurtu zitzaigun eta ezin izan genuen ezer egin. Poliki hondartzaraino joan eta hantxe errekuperatu genuen, hautsita.
(>abajo en castellano)
GPSaren irudian ikusten den marra zuzenak -iraulita egin zuen bidea, hain zuzen- haizearen norabidea adierazten badu, kataren ibilbidea "aletatik" hartu daiteke, nahiz guri, han geundela, "trabesetik" iruditu. Ibili zen artean lemari ondo egiten zion kasu eta haizeari begira jarri nahi izan genuenean irauli zen, oinarri faltan, nolabait...

>>Frogako bideoa:


>>Bideo-montaje de la recuperación del Eolikata, hecho por Carlos.




Emaitza ikusita beste modelo bat egingo dugu oinarri sendoagoarekin. Datozen egunetan gertatutakoa aztertuko dugu eta pentsatuko dugu nondik jo. Edozein modutan gure uztez frogatu dugu ibili dela eta oso pozik gaude!


Foto-laburpena:









 
 














-----------x------------

 > Vista la traducción que nos ofrece el sr google (...), pongo otra más natural..


Ha navegado!
Sí, con el ventarrón de ayer anduvo unos 50 m antes de volcar. Lo recuperamos con el sedal y otra vez volvió a navegar un poco, harta que de nuevo volcó. En esta ocasión se nos rompió el hilo y ya no pudimos hacer nada.  Fue despacio hasta la playa y allí lo recogimos, roto.

Si la línea recta del recorrido en la imagen del GPS  -el tramo que recorrió volcado, concretamente-  indica la dirección del viento, podemos considerar que navegó "de aleta", auque a nosotros allí nos pareciera de "través". Mientras navegó respondía bien al timón, y cuando lo quisimos poner aproado al viento nos volcó por segunda vez, debido probablemente a la falta de base...

Visto el resultado haremos otro modelo con la base más potente. En los próximos días analizaremos lo sucedido y pensaremos por dónde seguir. De todas formas consideramos que hemos probado que navega y estamos muy contentos!



miércoles, 7 de marzo de 2018

Popak luzatuta, frogarako prest


Egun hauetan popa luzatzeari ekin diogu, foam-ezko piezak hari beroaz moztuta.




Arazoak izan ditugu ababorreko eta istriborreko piezak, simetrikoak, ateratzeko. Behin eta berriro pieza berbera errepikatzen zigun makinak, baina Carlosek asmatu du azkenean.







 Hari beroak, denbora pixkat pasatzen badu gune batean geldirik, gehiegi berotzen du eta okertu egiten du foam-a. Saiatu gara bideratzen, baina ezin.




Aurreko eta atzeko xaflak eginda, kaskoari itsasteko beharrezkoak, lijadorarekin moldatu ditugu.




Lemaren serboa atzeratu dugu, eta lema berriak ere egin ditugu, handiagoak, orain artekoak eranskinen atzean oso eskasak gelditzen zirelako.


 Piezak margotu ditugu, marruskadura nolabait gutxitzeko, eta dagoenekoz frogarako prest dago.  Windguruk haize handia ematen du datorren iganderako eta euririk ez. Ea ongi ateratzen zaigun beste saio hau.