Tabakalerako Hirikilabs-ek irailan ireki zuen proiektu deialdian aurkeztu nuen katamaran txikiarena garatzeko laguntza eskatuz (eolikata), eta onartu zidaten! Horrez geroztik ari naiz lanean han, beste hainbat proiektuen garatzaileekin.
Oso leku irekia da, proiektu guztiak batera garatzeko moduan, eta elkarren arteko hartu-eman handia sortzen da.
Hasieratik laguntza handia eman didate, batez ere 3D inpresoretan piezak egiteko. Transmisioa erabat aldatu dugu, kable malgua alboan utzita engranajeak erabiltzeko abantailak erakutsi dizkidate (ez da aldiro erdoiltzen eta froga gehiago egin ahal izango dugu...). Carlos izeneko gizonak prestatu du sistema osoa: engranajeak eta babesa, helizea, soportea eta polea. Nola eskertu?
c
Bestalde, ez iraultzeko alboko flotadoreak gehitzearen ordez, manga zabaltzea egokiagoa dela iruditu zaigu eta horretara joko dugu. Datozen saiotan berriro montatuko dugu zabalago, ea nola gelditzen den. Manga gehiago izanda, eslora eskasa geldituko ote den, eta behar bada popa alderuntz irauliko ote den haize handiarekin... Ikusiko dugu... Izan ere, popa aldean flotadore extra jartzeko beti izango dugu aukera..
Oso berezia egin zait elkarren arteko harremana. Beti dago norbait laguntzeko prest, galderei erantzuteko, ideiak partekatzeko...
viernes, 17 de noviembre de 2017
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario