miércoles, 20 de noviembre de 2013

Oliotan

Pertsonaje berri batekin topatu naiz, ustekabean...!
... eta beste bat?

 Zati guztiak olioztatzen ari naiz. 7 edo 8 aldiz egin behar da... Honela da modua: saio bakoitzaren hasieran egurrak lixatu behar dira lixa fin-fin batekin; gero bi aldeetatik zabaldu olioa brotxarekin, ondo zabalduta; gero utzi zurrupatzen 15 bat minutu; azkenean zapi batez pasa eta soberan dagoen olioa kendu. Hurrengo egunera arte itxoin.
Lehenengo 3 edo 4 geruzak inprimazio-olio fin batekin, asko zurrupatzeko. Gero, beste olio gogorragoarekin (Desiñol + Hight-Solid, Naturhaus) poroak ondo ixteko eta geruza sendoa sortzeko.  
Brotxak uretan gordetzen dira egunez egun. Zapi erabiliak ura duen bidoi batean sartu behar dira. Kanpoan, dirudienez, sutan hasi daitezke berez...


No hay comentarios:

Publicar un comentario