Xaflak pixka bat okertuz gero, bira egingo luke?
sábado, 28 de septiembre de 2013
Errotaren bila
Itsasontzia errotaz mugitzeko modua ari gara bilatzen Antxon eta biok, maketaren gainean oraingoz, aspaldiko ideia frogatzeko asmoz. Zerbait aterako dugulakoan espero...
Lemak VI
Lemen kutxentzako piezak martxan daude. Groseko errementariarekin hitz egin dut eta hitzartu dugu modua eta dirua. Eta olioarena ere bai. Naturhaus markakoa da. Poliki eman behar da, esku bat 24 orduko, eta 4, 5 edo 6 aldiz eman behar zaio erabat babestuta geratzeko... Ea azarorako uretan...!
Bestalde, belaren mokotik brankara doan eskota modukoa jarri diot irudiari. Diegoren esanetan, bolinara joateko bela oso tinkatuta jarri beharko nuke, eta soka horrek lagunduko duela. Kontu da non finkatu...
Honela geldituko da bela, masta-uztaitik zintzilik
viernes, 13 de septiembre de 2013
Lemak V
Abuztu aldean ez dut lan handirik egin, baina orain hasi naiz berriro, aurten bukatzeko gogoz. Oso gutxi falta zait eta! Lemak arindu ditut pixkat, xafla pare bana kendu diet bekaldetik.
Bestalde, iragazgaizteko olioz bustiko ditudala erabaki dut, bai lemak,
baita kutxak ere. Datorren astean, beharbada. Eta bandak, bisagrak,
enkargatu behar ditut...
Lema altxatuko duen sokarako "ohea" edo "bidea" prestatzen ari naiz
Eta nabigatzeko baimenarekin zeozer egin behar dut...
Abendurako itsasoratuko ahal dut...!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)