martes, 21 de mayo de 2013

Bukatu dut bela!

Gaur egin ditut azken josketak eta prest dago zuloak egitera eramateko. Txiki xamarra da,10m2 koa, ggb, (4,5 m aldea duen hiruki ekilateroa) baina horrela izan behar da ezpeletek kaskoen luzera dutelako...
 Azkenaldean ohiala aurretatzeko tira egiten duen pisua jarri dut "txirrika sistema" batean. Erosoagoa da lagunaren laguntza, baina badabil!


 Kanpoko ertzean txikotetxo bat sartu dut luzera osoan, noizbait pittin bat ixteko behar badut, poltsa handiagoa sortzeko...


  Orain lemak egitera. Ea udararako bukatzen dudan!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario