Bukatu ditut markoak!
Oihal-begien erresistentzia frogatu dut, hautsi arte. Indar handia egin behar da puntu batean bilduta. Eta deformazioa sortzen da... Denak batera lanean ez dut uste errez hautsiko direnik...
Ondoren oihala zatitu dut mozten hasteko. Soka-lerro bat jarri dut alderik alde erreferentzia izateko. Argien azpian jarrita, itzala erabili dut markatzeko!
Poltsa egiteko kurba erabaki dut, erabat garbi jakin gabe: mokotik metro batera 12mmko aldea izango du, eta bi metrora, 10mm. Ea zer gertatzen den...
No hay comentarios:
Publicar un comentario