sábado, 30 de junio de 2012

ta txan...!

Hagak atera eta berriro sartu ditut, kaskoak ongi parekatuta..., askoz errezago. Markatu ditut, eta zuloak egiteko prest daude! Hala ere mastak bukatu arte ez ditut zulatuko, haiek emango baitidate benetazko zabalera, erruna. Eta froga bat egin nahi dut kalean, lur zuzenaren gainean, ea nola sartzen diren..


Asmoa eta egiaren artean tarte txikia dago!!
 Oso pozik nago.
Laster itsasora, lehenengo frogak egitera





viernes, 29 de junio de 2012

Hagak sartu ditut

Hagak sartu ditut! Pixka bat lixatuz eta bi kaskoak pare-parean jarriz, sartu dira azkenean..., gogor xamar, oraindik... Espero dut egun hauetan hobetuko dudala, eta atzo Diegok esaten zidan moduan, bertan egingo ditut zuloak. Honez gero, esloran 2.10m izango du. Oso sendoa dirudi!

 Ideia onak eman zizkidan atzo Diegok: zuloak egiteko modua, lemaren kokapenak eragin handia izango duela, zingilak jartzeak paralelotasuna gordetzen lagunduko lukeela, hagen muturretan ez jartzeko plastikozko zorrorik..., gauza asko. Ondo!
 Lemen angeluek eta kaskoentzako finkatu ditudan ardatzek bat egingo dute txoparen ertzan. Ardatzat montatzean izan zuten lerro bera erabili dut, ez dakit oso ondo zergatik, baina iruditzen zait hor nonbait izango dela... Gila kurboak dena hankaz gora jartzen du eta...

----------------x---------------
 Bestalde, hagen tutuen zirrikituak erretxinaz eta beira-zuntz hautsaz bete ditut, erabat gogortzeko



 Tare honetan oihal zatiak ere sartu ditut




martes, 26 de junio de 2012

Hagak sartzen eta mastak paratzen

Hagak ez dira erraz sartzen, eta lixatuz gero lasaiera handia hartzen dute...  Tutu beltzaren zatiak erabiliko ditut, behar bada, zorro moduan, horiek baitira zuloen neurrikoak... Baina horretarako 6'5 mmtara mehetu behar ditut hagak...


...Eta masten lotura enkargatu dut, altzairuzkoa.  6 mm izango du barnekaldean (neurri egokiagoko tuturik ez omen dago...), mehetu beharko ditut mastak...
Larri ibiliko naiz uztailaren erdian itsasoratzeko...


jueves, 21 de junio de 2012

Hagak montatzen

Hagak lixatzen eta egokitzen ari naiz, zuloetan sartzeko. Oso astunak dira eta ez da erraza... Eta batzuk lasaiera handi xamarra dute...











martes, 19 de junio de 2012

Euskarriak

Tente eta horizontala jarri beharko ditut kaskoak, hagei zuloak ondo egiteko.
 Eta uste dut erdiko mahaia kenduko behar dudala, leku zabala izateko...



Mahaia desmontatzen hasi naiz...

jueves, 14 de junio de 2012

Egurrak okerrak dira...

Bukatu dut Albaolako fasea. Asko lagundu didate hagak prestatzen, eta asko ikasi dut. Mila esker! Gainera, itsasora handik botatzeko aukera eman didate...!

 
 





Maitazarrez egiten dute lana hemen, poliki eta txukun...



 .............x.............
Honez gero, egurrak tailerrean daude. Orain pasadoreentzako zuloak egin behar ditut, ea erreza zaidan...!

 Pisuan hagek 8 kg eman dute, eta mastek 9. Oso sendoak dira, baina oso astunak. "Benetazko" itsaskatan askoz arinagoak izan beharko lirateke...

Fase honi egiteko kaskoen azpiko euskarri onak beharrezkoak iruditu zaizkit. Horretan hasi naiz gaur bertan


 Laugarren eta hamazazpigarren saihetsak aukeratu ditut bermatzeko.


martes, 5 de junio de 2012

Hagak okertzen eta altzak zuritzen...

Albaolan-Ondartxon egunak eta lanak aurrera doaz..

 ...eta mastak okertzen azken saioa egin dut. Aurrekoan ez zuten kurba osoa hartu...
 Orain berriro epoxia emanda, hantxe gelditu dira
 
 
 
 ----------x--------
Altzei azala kendu nien joan den astean, moztu eta hurrengo egunean, hezeak zeuden bitartean...
 
 
Azalarekin zerbait egin al daiteke? Lehenengo unean biguna eta malgua zen. Orain berriz, 6 egun pasata, gogorra eta hauskorra...