lunes, 28 de mayo de 2012

Altzak, bergak, ezpeletak... eta mastak okertzen...!

 Garaia omen da altza hartzeko, Maiatzako hilgoran. Orain hartutakoak (eta oraingoak bakarrik) erabiltzen zituzten bergak eta halakoak egiteko, Agotek dixit. Mikelen laguntzarekin lau hartu ditut, behar bada 6 mko bela jartzeko...?



 Hau da lodienaren diametroa, eta 4m luze

------------------x--------------------

Bestalde, egurrak lurrunetan jarri eta 2-3 ordutara atera dizkit Markosek, moldean okertzeko



 Laurak batera egin ditugu. Erdian jarri du Markosek lehenengo sarjenta.
 Izan ere, joan den eguneko frogan, askatzerakoan, mastak atzera egin zuen pixka bat, hau da, kurba guztia ez zuela hartu. Beraz, berriro sartu dugu lurrunean bestearekin batera. Lurrunean epoxia urtu egin da eta ateratzeko garaian bi zatiak banandu dira!!


Tako batzuk sartu dizkiogu erdialdean, kurba handiagoa egiteko, atzera pixka bat berriro egingo duen esperoan...

No hay comentarios:

Publicar un comentario