Markadore ona aurkitu dut, beltzaren gainean idazteko...
Bi kaskoak montatzeko lagun baten laguntza izan dut, Felixena. Eta mahaiaren azpian jarri behar izan dugu, bestela ez zen zabaleran sartzen... Markatuta utzi ditugu, bihar edo zulatzeko...
----------------x---------------
Aitortza----> Mugitzean garbi dago oso astuna dela (50 kg kasko bakoitzak?), eta zaila dela pertsona bakar batek montatzeko... Pasatu naiz pisuarekin, eta horrek ez du bueltarik!
Beraz, lehenengo baldintza bertan behera gelditu da. Garbi dago arinago izan behar zela (ziur nago arinago egin daitekeela beste teknologiarekin), baina nik ez dut asmatu pisuarekin... eta pasa egin zait
Beraz, ez dut aldiro montatu eta desmontatuko, eta ez naiz maiz joango itsasora berarekin... Hori horrela da eta onartu behar da.
Hori esanda, zer?
Aurrera jarraituko dut, baina beste modu batean, beste helburu batzurekin:

- Ikusi nahi dut nabigatzen, itsasoan nola mugitzen den
- hagen euskarriek nola jasaten dituzten indarrak
- gila kurboaren eragina, ea molderako egokia ote den
- belaren lana eta lemen indarra nolakoak diren
- eta, behar bada lehena, orain arte egindako bidea burutzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario