domingo, 2 de octubre de 2011

Primecoatekin lanean

Oso material bitxia da: lodia, zikin xamarra eta oso azkar lehortzen da, korrika ibili behar da, berak markatzen du errimoa (material dezente ari naiz baztertzen, eman gabe gogortzen zaidalako...)... Gainera disolbente asko omen du, oso lurrintsua da, usain fuertea... Mozorroa erabili behar da, nahitaez...  Ez dakit ingurukoak gogaituko ote ditudan...




 Baina ondo lixatzen da... Hirugarren geruzarekin ongi gelditukoa da. Hala ere, gune sakontxoak ezin dira bete, ez da masilla modukoa... Koat honek ongi estaltzen ditu ehunak uzten dituen erliebeak, koxka txikiak eta horrelakoak, baina beheguneak, ez...

Hala ere pozik nago, aurrera baitoa eta ongi geldituko baita... Baina azken egun hauetan lan gutxi egin dut... beste lehentasunak sortu dira... Presarik ez dut, baina laister hirugarren urtea beteko da. Ez dakit aurrekoan esan ote dudan, baina lan honek karrera unibertsitarioa ematen du, peritaje bat...

No hay comentarios:

Publicar un comentario