sábado, 27 de agosto de 2011

Azken geruza bana goikaldeetan eta ARAZOA

Kubiertak bigun xamar zeudela iruditu zait, zanpatuz gero 5 bat mm hondorarzen dira erdiguneak ... Geroan zutik-eta egoteko nahiago izan dut indartu pixkat, eta zuntza-ehuna baneukanez...


 Ez dakit zenbat pisu daukan kasko bakoitzak gaur egun. Espero dut 40-45 kg-tik ez pasatzea... Egun hauetako batean egingo dut pisaketa berria, prime-coat eman baino lehen..
 
Bukatuta goiko geruzak

-------------------

 Arazo larria sortu da prime-coat-en poteak irekitzean: materiala erabat hondatuta dago!! Krema beltza izan ordez, azalore moduko hori azaldu da!

 Izan ere, ia hiru urte pasa dira erosi nuenetik, baina hauek ez zuten kaduzitate-datarik... Berria erosi beharko ditut..
 ----------------------

Beste kolax bat egin dut; bide berria, agian..
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario