miércoles, 26 de enero de 2011

Atxikearen bidea eta lemarentzako txantiloia

Egun hauetan atxikatzeko zulo edo "atetxo" horiek sendotu ditut. Bide horretatik espero dut ura etortzea lehenengo tarteraino, eta hortik tapatik atera, ontzitxo edo esponja batez. Goiko partea lijatu dut, lau-laua dago honez gero, tapa hartzeko prest, eta barruko hautsak eta apurrak kendu ditut aspiradore batekin... Txukun daude orain.
Txopako junta oso txukun gelditu da. Horrela egingo dut taparena



Bestalde, lemarentzako plantila edo txantiloia hasi naiz prestatzen. Altxagarria izan behar da, kaiarriban edota hondartzan sartzeko... Euskarriak ere begiratu behar ditut, baina, gutxi gora behera badakit nola izango diren: "kankamoak" kaskoetan eta "ziriak" lemetan.





Luzera ez dut zehaztu oraingoz. Angelu pittin bat ere eman nahi diet bertikalekiko, eskoran zuzen xamar joateko, Imokak bezala...

sábado, 8 de enero de 2011

Goiko tiranteak eta barruko babesak

Oso ongi ari da geratzen Carlosen lana. Horrela kenduko diogu balizko errebiratzeko joera.



Bide batez, listoi modukoak ari naiz ateratzen krosko zaharratik (gaizki geratu zena) barrualdean jartzeko. Horrela hagak eta mastak sartzean zuakerrak ez dira kaltetuko. Xerrak ongi mozten du, baina hauts piloa sortzen da, oso fina... kontuz ibiltzekoa...

--------------x-------------
Beste kontu bat. Sartuko zaion ura (?) atxikatzeko modua erabaki beharra daukat. Aukera bakar bat ikusten dut garbi: hasierako hagatxo luzeak utzitako zulotxoak, atetxoak, erabiltzea. Baina horrela hustutzeko kaskoak buruz behera egon beharko lirateko, eta ez gordetzeko posizioan...




sábado, 1 de enero de 2011

Txopetarako errefortzuak eta lema-moetak

Txopetan, barrutik, xaflak jarri ditut lemen euskarrien torlojuak ongi heltzeko


 Froga egin dut hagak eta tutuak barruan sartzen, eta 4 edo 5 oso ongi sartzen dira. Baina sartzean taparen erroska jo eta urratu eta behar bada mailatu egingo dute... Zeozer pentsatu behar dut horretan...




Lema kontuan, denetik dago eta ez dirudi zaila denik: hau da sinpleena, optimist batena...

 Hau, berriz, 420 batena. Igo egin daiteke hondartzetan eta kaiarribetan sartzeko. Honelakoa nahi dut nik.


 Zalantza txiki bat daukat, zuzen-zuzen jarrita (urdina) ala pittin bat irekita (gorria), eskoran bertikala bilatzeko... ikusiko dut.
 Hemen daude modelo batzuk diapositibetan, Holandan ikusita, duela 10 bat urte, katamaranen festa...