Hirugarren saioa eman diot eta ia-ia materiala bukatu zait. Litro erdia-edo geratu zait azken erretokeak emateko... Baina dagoena izango da, ez dago besterik... Lixatu ondoren pintura txuria, barniza eta kitto!
Bigarren geruza eman eta lixatu ondoren, koxka batzuk oraindik nabaritzen ziren...
Hirugarrena emanda, ea ongi estali diren... Lixatu ondoren ikusiko dugu
Materiala oso txatxua da, berehala gogortzen da, oso lodia... Poteetan dezente galdu dut...
... eta zikina!
Baina tarteka... loretxoak ateratzen dira! Hau Getxoko Santirentzat izan dadila.