lunes, 29 de noviembre de 2010

Froga egin dut eta angeluak ongi daude!

Zalantzan nengoen bi masten angeluak berdintsuak izango ote ziren, eta plastikozko hodiez paratu ditut: ongi daude, puntu batean elkartuko direnez. Bai poza.
 Hemen ikusten den baina zabalagoa izango da errunez, 30 bat cm gehiago, trabeska etzanda egoteko moduan. 

Kurbatu egin beharko ditut benetazko mastak, baina hori ez da zaila, arotz jubilatu lagun batek (Juan Kruzek) esan baitzidan nola... Iritsiko da eguna eta egin-egingo ditugu!

 Hemen ikusten da aurrerako angelua: 70º
 Eta hemen, ondo ikusten ez bada ere, barrurakoa: 80º. Etzanagoa nahi nuen, hiruki zabalagoa izateko, baina honela ere ongi dago, sendoagoa beharbada. Maska kurboak izango dira, arku gotikoaren tankeran, baina beti ere txopatik sartzeko moduan..., hori baita kurbaturaren muga...
Berriro jarriko dut planoaren argazki pare bat, ideia adierazteko:


sábado, 27 de noviembre de 2010

Masten zorroak kokatuta

Jartzeko moduaren inguruan ibili naiz egun batzuk bueltaka eta azkenean erabaki ditut. Ez dut ongi asmatu bi zorroak angelu berean jartzeko bidea, eta uste dut ez direla berdin gelditu, baina tira, aurrera jarraitu dut, ezinbestez (bi hilabete pasa dira mastekin hasi nintzenetik...). Oso desberdin ez dira egongo, eta horrek ere ez du eragin handirik izango belaren posizioan, hala espero dut, behintzat... Aurrerakako angelua 70ºtakoa da, eta barrurakoa pixka bat handixeagoa, 80ºaren inguruan.
 Azpiko mokoa zorroztu dut eta bizarrak buzti ditut erretxinaz, gogortzean beheko euskarriari heltzeko.




 Gogortzen direnean ondo sendotuko ditut.
 Hau ez da benetazko erruna edo zabalera, bi kaskoak parean izateko jarritako tutu-zatiarena baizik... Kanpoko karelen artean 2m inguru izango du

domingo, 21 de noviembre de 2010

taparen froga ongi atera da!!

Gaur goizean ura jarri diot ontziari eta eutsi egin dio. 26 cm-tako "zutabea" izan da eta ez du isuririk izan... Ordu batzu pasata berriro begiratuko dut...
 silikonaz bakarrik inguratuta, beste loturarik ez du
 Barruan jarri dut tapa, presioa halakoxea izango delako itsasoan..

 Ea zer moduz dagoen arratsaldean...

Bazpaere beste bidoi baten gainean utzi dut, ura ateratzekotan behekoan geldi dadin...
Polikarbonatozko tapak ez ditut aurkitu, neurri horretan, behintzat. Hala ere, nylonezko hauek ongi funtzionatzen badute, oso txukunak dira.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

tapa bat frogatuko dut

Tapa hau erosi dut, neurri onekoa (16.5 cm diam) eta itxuraz ez dago gaizki: junta txiki bat du, ondo ixten da... Hau zen hasieratik ikusita neukana. Ez didate bermatzen estankeidadea, ez baita egina horretarako, baina besterik ez dut aurkitzen... Nylonezkoa da eta erretxinak ez du itsatsiko.
Froga bat egingo dut, uretan nola portatzen den ikusteko. 50 l-ko bidoi batean jarriko dut eta urez beteko dut, ea zenbat isurtzen den...



Beste kolaje bat egin dut, tartean, nahasiagoa...

domingo, 14 de noviembre de 2010

Txopako tapak > polikarbonatozko bidoiak?

Tapa estankoak ari naiz bilatzen eta ez da erreza, piraguatan eta, orokorrean, tanbutxoetan erabiltzen direnak ezpaitira erabat itxita gelditzen, batez ere flotazio mailan joan behar badute... Galiziako Castro jaunak, fibra eta erretxina saltzaileak ideia bat eman zidan, polikarbonatozko bidoien lepoak erabiltzea (ez metakrilatoa, arren!!!) eta hari horren atzetik ari naiz bilatzen...



 Argazki honetan barrukia ikusten da, hagak eta xaflak gordetzeko lekua, hain zuzen...

sábado, 6 de noviembre de 2010

Masten euskarriak-04, aparejoa eta kolaje berriak

Ideia on bat eman dit auzoko Jose Ignaziok: indarrak banatzeko plano horizontalean, xafla da hoberena. Kasu egin diot eta prestatu dut.




Gurutze horretatik aterako da masten zorroa, eta eusten lagunduko dio.
 Hasieran gaizki egin nuen lehenengo kasko hura erabili dut xaflak ateratzeko
 


Bestalde txopako tapak bilatzen hasi naiz eta aurkitu ere aurkitu dut, bai fontanerian, baita nautikan ere, baina ez didate bermatzen estankeidadea. Piraguatan erabiltzen dena goikadeetan jartzen da, eta olatuaren edo euriaren kontra babesten du, baina uretan sartuta..., ez dute ikusten. Merkea da, 5 bat euro, bat erosi dezaket eta frogatu, kaja batean jarrita, uretan sartuta. Ikusiko dut. Metakrilatozko bidoiak bilatu behar ditut, Castro jaunak eman zidan pista hura jarritzeko.  Ixtearen unea gerturatzen ari da!!

-------------x-------------
Joan den astean lagun bat etorri zitzaidan bisitan, Diego, eta ideia onak eman zizkidan mastak eusteko (falsa burdak), ezpeleta lotzeko (korredera modukoa) eta belari rizoak hartzeko (zuloak eta soka pasanteak). Beste kapitulu batean sakonduko dut masta eta belaren atala, oraindik urruti xamar gelditzen baitzait, baina badator..




-------------x-------------
 ... Eta  kolaje pare bat egin dut, bridak erabiliz. Politak eta interesgarriak dira baina orain ez dut hortik jarraitu nahi, ezpaitut bidea nahasi behar, bestela ez dut sekulan bukatuko...