Zorroen muturrak gogor daude, inguru osoa sendotzen hasteko moduan. Orain hasiko da dantza, oraindik ezpaitut erabaki angelua... beharbada erabat bertikalak jartzea komenigarria litzateke... bi mastak izango ziren, bi bela eramateko moduan (Endikaren irudia)... Zut jarrita ere bi masten artean zubia egin daiteke, okertuagoak jarrita... Kasu honetan muga izango zen txopatik sartzeko modua: zein da sar daitekeen gehienezko okerdura?
Frogatu dut estankeidadea eta batek ura galtzen du...
-----------x----------
Kolajeen erakusketa prest dago. Datorren astelehenean jarriko dut Txirain Soziedadean, Antiguan. Ea zer gertatzen den...
Hemen dago argazki bilduma
Kolajeen eta katamaranaren azalpentxo bat ere egin dut
No hay comentarios:
Publicar un comentario